Museoak eta argazkiena... askotan ez da izango postalak eta saltzeko?
Oroigarri moduan edo. Argazkirik ezin baduzu atera, postala erosi eta
etxera!



2008/3/22, Oier Araolaza <[EMAIL PROTECTED]>:
>
>
> Bertoko, Eibarrera etorri diranak ez dira euskal-amerikar dantzariak.
> Utah-ko unibertsitateko ballet ikasleak dira. Bat Seattlekoa da, beste bat
> Texas-ekoa, Massachuset, Salt Lake City bertakoren bat, Japoniar bat eta
> Costa Rica-ko bat daude tartean, baina printzipioz ez dira euskal
> jatorrikoak. Are gehiago, irakasleak salbu, beste guztiek ez zekiten Basque
> Country izeneko ezer existitzen zenik ere hona etorri aurretik. Basque hitza
> ezagutzen zuten ordea, mila aldiz dantzatua baitute beren bizitzan Pas de
> Basque izeneko urratsa, dantza klasikoan erabiltzen baita.
>
> Leire, neu be konturatu nintzan ahotsarekin. Benetan rraroo-rraro berba
> egiten nebala iruditu jatan. "Horrela hitzegiten dot normalean??" galdetu
> nion nire buruari. Ingurukoei ere galdetu diet, baina ez didate kasurik
> egin. Astebetez ingelesez (edo) berba egiten egotearen ondorioa izango al
> da?
>
> Imanol, arrazoi duzu, horixe da azaltzen zailena. Saiatu gara ikuspegi
> orokor bat ematen eta antolaketa eta egoera politikoaren zertzelada batzuk
> ere eman nizkien lehenengo egunean, baina gauza batzuk benetan zailak dira
> azaltzen, guk ez baditugu ulertzen nola azaldu??. Dena den aurrez-aurre
> ikusten dutena hartzen dute gogoan, eta adibidez beraientzat harrigarriena
> zera da, umeak kalean lasai jolasean ikustea. Untzagatik pasa eta zur eta
> lur geratzen dira umeak kalean ikusita. "Normala al da umeak kalean
> ibiltzea?", "bai, ba, non egongo dira umeak bestela?", "Etxean!".
>
> Gaur dute azken eguna hemen. Bihar goizean hartuko dute bueltako
> hegazkina.
> oier.
>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 
Tagzania Services
Azitaingo Industrialdea 3K
E-20600 EIBAR

Tel: (+34) 943 82 17 80
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to