Bertoko, Eibarrera etorri diranak ez dira euskal-amerikar dantzariak.
Utah-ko unibertsitateko ballet ikasleak dira. Bat Seattlekoa da, beste bat
Texas-ekoa, Massachuset, Salt Lake City bertakoren bat, Japoniar bat eta
Costa Rica-ko bat daude tartean, baina printzipioz ez dira euskal
jatorrikoak. Are gehiago, irakasleak salbu, beste guztiek ez zekiten Basque
Country izeneko ezer existitzen zenik ere hona etorri aurretik. Basque hitza
ezagutzen zuten ordea, mila aldiz dantzatua baitute beren bizitzan Pas de
Basque izeneko urratsa, dantza klasikoan erabiltzen baita.

Leire, neu be konturatu nintzan ahotsarekin. Benetan rraroo-rraro berba
egiten nebala iruditu jatan. "Horrela hitzegiten dot normalean??" galdetu
nion nire buruari. Ingurukoei ere galdetu diet, baina ez didate kasurik
egin. Astebetez ingelesez (edo) berba egiten egotearen ondorioa izango al
da?

Imanol, arrazoi duzu, horixe da azaltzen zailena. Saiatu gara ikuspegi
orokor bat ematen eta antolaketa eta egoera politikoaren zertzelada batzuk
ere eman nizkien lehenengo egunean, baina gauza batzuk benetan zailak dira
azaltzen, guk ez baditugu ulertzen nola azaldu??. Dena den aurrez-aurre
ikusten dutena hartzen dute gogoan, eta adibidez beraientzat harrigarriena
zera da, umeak kalean lasai jolasean ikustea. Untzagatik pasa eta zur eta
lur geratzen dira umeak kalean ikusita. "Normala al da umeak kalean
ibiltzea?", "bai, ba, non egongo dira umeak bestela?", "Etxean!".

Gaur dute azken eguna hemen. Bihar goizean hartuko dute bueltako hegazkina.
oier.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to