oier, nik uste neban erderaz entzutziagaittik zala! Ez gagoz ohittuta zuri erderaz entzutzen. Lanian be, telefonoz ederaz baldin badabil irakasleran bat, raro egitten jaku Gaur, baiña, Radio Euskadin entzun detsut, eta oso ondo. Elkarrizketia be luziagua izan da, informalagua. Umoria be jarri detsazue, Hor zu zeu ziñan. Esperientzixa laster amaittuko jatzue. Ondo amaittu leire
2008/3/22, Oier Araolaza <[EMAIL PROTECTED]>: > > > Bertoko, Eibarrera etorri diranak ez dira euskal-amerikar dantzariak. > Utah-ko unibertsitateko ballet ikasleak dira. Bat Seattlekoa da, beste bat > Texas-ekoa, Massachuset, Salt Lake City bertakoren bat, Japoniar bat eta > Costa Rica-ko bat daude tartean, baina printzipioz ez dira euskal > jatorrikoak. Are gehiago, irakasleak salbu, beste guztiek ez zekiten Basque > Country izeneko ezer existitzen zenik ere hona etorri aurretik. Basque hitza > ezagutzen zuten ordea, mila aldiz dantzatua baitute beren bizitzan Pas de > Basque izeneko urratsa, dantza klasikoan erabiltzen baita. > > Leire, neu be konturatu nintzan ahotsarekin. Benetan rraroo-rraro berba > egiten nebala iruditu jatan. "Horrela hitzegiten dot normalean??" galdetu > nion nire buruari. Ingurukoei ere galdetu diet, baina ez didate kasurik > egin. Astebetez ingelesez (edo) berba egiten egotearen ondorioa izango al > da? > > Imanol, arrazoi duzu, horixe da azaltzen zailena. Saiatu gara ikuspegi > orokor bat ematen eta antolaketa eta egoera politikoaren zertzelada batzuk > ere eman nizkien lehenengo egunean, baina gauza batzuk benetan zailak dira > azaltzen, guk ez baditugu ulertzen nola azaldu??. Dena den aurrez-aurre > ikusten dutena hartzen dute gogoan, eta adibidez beraientzat harrigarriena > zera da, umeak kalean lasai jolasean ikustea. Untzagatik pasa eta zur eta > lur geratzen dira umeak kalean ikusita. "Normala al da umeak kalean > ibiltzea?", "bai, ba, non egongo dira umeak bestela?", "Etxean!". > > Gaur dute azken eguna hemen. Bihar goizean hartuko dute bueltako > hegazkina. > oier. > > > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
