Agur Serafin. Ohittura hunen jarraikitzeko, heben nüzü astebete berantago mezüer arrapostu emaiten (bakantzatan izan bainüzü, jakile zirenentz...).
Garbittasun kontua interesgarrixa da. Kontua da, gauza batzu idazten ibilli naizela blogian eta orokortasunetaz berba egittia baiño, nahixago neban jentian ohittura errealekin eta oroitzapenekin kontrastau. Hauxe dozu idazki osua: http://eibar.org/blogak/orakulua/archive/2008/03/21/garbittasun-ohitturak-aztergai-ix-eta-fin Eta berbetan gabizen gaixari buruzko atal espezifikua kopixatzen detsut hurrengo. O. Lehelengo, galdu daigun “zikin egotian” obsesiñua, eta onartu daigun egitate fisiko bat biharrian, garbittasuna kontzeptu kultural bat dala, eta beraz nun gagozen arabera aldatu egitten dala. Europako XIX gizaldiko gizartian adibidez, bihar-dan-moduko gizonak “pattar, izardi eta tabako usaiña” izan bihar izaten zeban. Modu objektibo baten hartuta, jakin bihar dogu sekulan garbitzen ez dan pertsona batek ez dabela osasun arazorik izango. Biharbada ez da erosuena izango; estetikoki be txarto; zauriren bat eginda infektatzeko arrisku gehixago izango dau; baiña gauzak normal juanda, bere organismuan depuraziño sistemiak ez leuke xaboian biharrik izango bere biharra ondo egitteko, ezta bizi guztian garbittu barik be. Jarri daiguzen higiene kontuak bere lekuan, beraz: 300 bat urte baiño ez daroiaguz urtian behiñ baiño gehixago garbitzen; lehenago, gure arbasuak gitxienez 149.700 urte pasau zittuezen bizitza osuan baiñurik hartu barik. Honekin esan gura dot, egunero ez dutxatuta be, etxakula ezer txarrik gertatuko. Hau jakinda, kontuan hartu daigun be bizimoduan arabera, garbitzeko premiñia desbardiña izan geinkiala: * Lanbidia: forjarixak eta ofizinistak ez dake garbitzeko premiña bardiña. * Elikagaixak: jateko “zikin” asko hartzen dittuanak odolian hondakin asko izango dittu, izardi eta txixatik jaurti biharrekuak. Horretara, usain txarragua botako dau elikadura naturalagua daroianak baiño. * Toxikuak: hiri baten bizi ba gara, kutsaduria gure birikixetan sartzen da; gaiñera drogak hartzen badoguz (kafia, tabakua) orduan eta gehixago zikinduko dogu odola, eta beraz usain txarra botako dogu. * Arropak: zuntz sintetikuak badarabiguz, lehenago egingo jaku usain txarra. Beste gauza garrantzitsu bat: gorputzeko atal guztiak be ez dabe garbittasun mailla bardiña bihar. Azaleko parte batzu (besapiak, genitalak, oiñak), bere ezaugarrixengaittik usain gehixago botatzen dabe bestiak baiño. Horretara, eurak garbi mantenduta ez dogu usain txarrik botako, nahiz eta gorputzeko beste atalak xaboiez ez pasatu. Hau ondo zekixen gure gurasuak, eze, astian behin bakarrik dutxau arren beti mantentzen zeben hónek atalok garbi; horretarako baiña, lehengo etxe guztietan egoten zan laguntzia zeken: bideta. Zentzuneko higiene neurrixak hartzerakuan beraz (zenbatian behin dutxatu, adibidez), aurreko faktoriak kontuan hartu biharko doguz. Garbigaixak aukeratzerako orduan be, ezin konta ahala produktu dakaguz dendetan: bai azala garbitzeko, baitta “barriro zikintzeko” be. Bestalde, askotan aittatzen da “xaboi purua dala onena”, Chimbo edo Lagarto tipokua. ¿Zer egin? Hamen be, zentzuna erabiltzia ez da txarra izango. Oin arte esandakua kontuan hartzen badogu, sarri garbitzen dan pertsoniak garbigai oso leunak erabilli biharko dittu, eta gero azala ur/koipeztatzeko produkturen bat. Astian behin edo birrittan dutxatzen danak ostera, xaboi purua arazo barik erabilli ahal izango dau: “peeling” efektua (epidermisan kanpoko azalak erauztia) lortuko dogu honekin, eta hau ona da azalandako... bakarrik tarteka egin ezkeriok. Egunero egittia astokerixia da: azalari bere estalki eta orixo naturalak regeneratzeko denporarik ez detsagulako lagatzen. Subject: Re: [eibar] garbiketa ohitturak To: Eibartarrak zerrenda <[email protected]> Message-ID: <[EMAIL PROTECTED]> Content-Type: text/plain; charset=ISO-8859-15; format=flowed Oingo aldian gitxi. Umetan amak garbitzen ninduan; gorputz osua fregarrixan. Gero, ba, gorputz osua igarira juaten giñanian, Amañako presapian edo Maltzako ur haundixetan. Bestela ba, dutxia jarri genduan arte, zatika jakiña; hankak eta belaunak batez be. Dutxia, 50. hamarkadan-edo, nik 17bat urte eukiko najittuan, oin dala 56bat urte. Adelanto haundixa zuan hori!. Dutxia astian behin. Harrezkero garbittasunan ohitturia gehittuz juan dok, gaur egunera arte. Oin, eguneroko dutxa barik bizi izaten ez jakixagu. Dana dala, uste juat, garbittasunagaittik baiño gehixago, esnatze aldera hartzen dogula dutxia egunero. Ze, bestela, garbittasunagaittik izatera horrenbesteko premiñarik bai? Serafin _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
