Anekdota bat bat kontauko deuat neuri kontau esten moduan:
Andra ijitto bat, ez jakiat zergattik, Gasteizko zerbitzu sozialetakoak
(edo polizia munizipalak edo) hartu juen eta eruan egin juen, ez jakiat
zergatik ez zertarako. Kontua dok eruan eta lehenengo-lehenengo garbittu
egin zebela.
Handik denbora batera senarra agertu zuan, andria ikusi, eta Gasteizko
biharginei esan jetsen kejaka: "Baina, baina.... baina usaina kendu
detsazue!"
Halaxe kontau esten. "Ijito" berba kendu eta beste garai batean ipini,
eta hori be egi antzekua izan zeikean. Azken batean galderia dok: seguru
giza usain guztiak txarrak dirala??
Trebi.
----- Original Message -----
From: "oier" <[EMAIL PROTECTED]>
To: "los ciberguays" <[email protected]>
Sent: Thursday, March 27, 2008 11:47 AM
Subject: Re: [eibar] garbiketa ohitturak
Agur Serafin. Ohittura hunen jarraikitzeko, heben nüzü astebete berantago
mezüer arrapostu emaiten (bakantzatan izan bainüzü, jakile zirenentz...).
Garbittasun kontua interesgarrixa da. Kontua da, gauza batzu idazten ibilli
naizela blogian eta orokortasunetaz berba egittia baiño, nahixago neban
jentian ohittura errealekin eta oroitzapenekin kontrastau.
Hauxe dozu idazki osua:
http://eibar.org/blogak/orakulua/archive/2008/03/21/garbittasun-ohitturak-aztergai-ix-eta-fin
Eta berbetan gabizen gaixari buruzko atal espezifikua kopixatzen detsut
hurrengo.
O.
Lehelengo, galdu daigun “zikin egotian” obsesiñua, eta onartu daigun
egitate fisiko bat biharrian, garbittasuna kontzeptu kultural bat dala,
eta beraz nun gagozen arabera aldatu egitten dala. Europako XIX
gizaldiko gizartian adibidez, bihar-dan-moduko gizonak “pattar, izardi
eta tabako usaiña” izan bihar izaten zeban.
Modu objektibo baten hartuta, jakin bihar dogu sekulan garbitzen ez dan
pertsona batek ez dabela osasun arazorik izango. Biharbada ez da
erosuena izango; estetikoki be txarto; zauriren bat eginda infektatzeko
arrisku gehixago izango dau; baiña gauzak normal juanda, bere
organismuan depuraziño sistemiak ez leuke xaboian biharrik izango bere
biharra ondo egitteko, ezta bizi guztian garbittu barik be.
Jarri daiguzen higiene kontuak bere lekuan, beraz: 300 bat urte baiño ez
daroiaguz urtian behiñ baiño gehixago garbitzen; lehenago, gure arbasuak
gitxienez 149.700 urte pasau zittuezen bizitza osuan baiñurik hartu
barik. Honekin esan gura dot, egunero ez dutxatuta be, etxakula ezer
txarrik gertatuko.
Hau jakinda, kontuan hartu daigun be bizimoduan arabera, garbitzeko
premiñia desbardiña izan geinkiala:
* Lanbidia: forjarixak eta ofizinistak ez dake garbitzeko premiña
bardiña.
* Elikagaixak: jateko “zikin” asko hartzen dittuanak odolian
hondakin asko izango dittu, izardi eta txixatik jaurti
biharrekuak. Horretara, usain txarragua botako dau elikadura
naturalagua daroianak baiño.
* Toxikuak: hiri baten bizi ba gara, kutsaduria gure birikixetan
sartzen da; gaiñera drogak hartzen badoguz (kafia, tabakua) orduan
eta gehixago zikinduko dogu odola, eta beraz usain txarra botako dogu.
* Arropak: zuntz sintetikuak badarabiguz, lehenago egingo jaku usain
txarra.
Beste gauza garrantzitsu bat: gorputzeko atal guztiak be ez dabe
garbittasun mailla bardiña bihar. Azaleko parte batzu (besapiak,
genitalak, oiñak), bere ezaugarrixengaittik usain gehixago botatzen dabe
bestiak baiño. Horretara, eurak garbi mantenduta ez dogu usain txarrik
botako, nahiz eta gorputzeko beste atalak xaboiez ez pasatu. Hau ondo
zekixen gure gurasuak, eze, astian behin bakarrik dutxau arren beti
mantentzen zeben hónek atalok garbi; horretarako baiña, lehengo etxe
guztietan egoten zan laguntzia zeken: bideta.
Zentzuneko higiene neurrixak hartzerakuan beraz (zenbatian behin
dutxatu, adibidez), aurreko faktoriak kontuan hartu biharko doguz.
Garbigaixak aukeratzerako orduan be, ezin konta ahala produktu dakaguz
dendetan: bai azala garbitzeko, baitta “barriro zikintzeko” be.
Bestalde, askotan aittatzen da “xaboi purua dala onena”, Chimbo edo
Lagarto tipokua. ¿Zer egin? Hamen be, zentzuna erabiltzia ez da txarra
izango. Oin arte esandakua kontuan hartzen badogu, sarri garbitzen dan
pertsoniak garbigai oso leunak erabilli biharko dittu, eta gero azala
ur/koipeztatzeko produkturen bat. Astian behin edo birrittan dutxatzen
danak ostera, xaboi purua arazo barik erabilli ahal izango dau:
“peeling” efektua (epidermisan kanpoko azalak erauztia) lortuko dogu
honekin, eta hau ona da azalandako... bakarrik tarteka egin ezkeriok.
Egunero egittia astokerixia da: azalari bere estalki eta orixo naturalak
regeneratzeko denporarik ez detsagulako lagatzen.
Subject: Re: [eibar] garbiketa ohitturak
To: Eibartarrak zerrenda <[email protected]>
Message-ID: <[EMAIL PROTECTED]>
Content-Type: text/plain; charset=ISO-8859-15; format=flowed
Oingo aldian gitxi. Umetan amak garbitzen ninduan; gorputz osua
fregarrixan. Gero, ba, gorputz osua igarira juaten giñanian, Amañako
presapian edo Maltzako ur haundixetan. Bestela ba, dutxia jarri genduan
arte, zatika jakiña; hankak eta belaunak batez be. Dutxia, 50.
hamarkadan-edo, nik 17bat urte eukiko najittuan, oin dala 56bat urte.
Adelanto haundixa zuan hori!. Dutxia astian behin. Harrezkero
garbittasunan ohitturia gehittuz juan dok, gaur egunera arte. Oin,
eguneroko dutxa barik bizi izaten ez jakixagu. Dana dala, uste juat,
garbittasunagaittik baiño gehixago, esnatze aldera hartzen dogula dutxia
egunero. Ze, bestela, garbittasunagaittik izatera horrenbesteko
premiñarik bai?
Serafin
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.