On Sun, Mar 30, 2008 at 1:09 PM, Mikel Iturbe <[EMAIL PROTECTED]> wrote:
> Galdera bat Luistxo... Beroketa automatikua, txorro garbiketagaz... gain
> ikusi al dozu "Soinuaren printzesaik"[1] ? Meneamen leitu nauen existitu
> existitzen zirela, baina lehen eskuko testigantzarik ea dagoen jakin gura
> neunke.
>
> [1]
> http://es.wikipedia.org/wiki/Inodoros_en_Jap%C3%B3n#La_Princesa_del_Sonido

Puskarrak disimulatzen dituen audio-gailuren baten aipua egin zigun
baten batek, baina ez nuen ez soinu-printzesarik ez hura aurkitu.

Ikusi ditudan beste gauza praktiko batzuk:

- komun publikoetan ume txikia paretean "kolokatzeko" trasto bat, ez
dadin zikindu lurrean zurekin daroazunean,

- tapa garbitzeko (aurretik inor egon denean, badakizue), sprai berezi
bat papera haren lurrin usaintsu eta desinfektatearekin busti eta
harekin garbitzeko tapa: honen funtzionamendua igarri genuen, ze irudi
grafikoz dokumentatzen zuten (eskerrak!)

- Wikipediako lotura horren azpian aipatzen den beste kontu bat ere
bai, komuneko zapatilena, etxean zein hoteletan egoten dira jarrita.

- zisterna betetzeko bonba bota ostean, goitik, kanilla batekin,
eskuak garbitzeko: komun publikoetan gutxi, baina etxeetan, ohikoa:
Wikipedian agertzen da irudia artikulu horretan:
http://es.wikipedia.org/wiki/Imagen:WaterSavingToiletJapan.jpg

Eta beste kontu bat, komun teknologiko hauek Western Style dira, ez
pentsa! inodoro aborigen naturala, Japanese Style (toki batzuetan hala
bereizten dira batzuk eta besteak) beste hau da:
http://es.wikipedia.org/wiki/Imagen:JapaneseSquatToilet.jpg

Komuna esateko ere estranjerismo bat erabiltzen da: toireto.

Eta Western zein Japanese, toireto denetako gailuak Toto markakoak.
Markarik badago alde guztietan ikusiko duzuna Japonian, Toto da hori,
komun guztietan. Toyota autoak, Sony elektrogailuak edo Kirin
garagardoa baino gehiago, Toto da errege.

Nire emazteak beste gauza kurioso batzuk ere aurkitu izan ditu
emakumezkoen komunetan. Argazkiak ere atera guztiei, baina ez ditugu
oraindik kargatu.

Luistxo
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to