Galdera bat Luistxo... Beroketa automatikua, txorro garbiketagaz... gain
ikusi al dozu "Soinuaren printzesaik"[1] ? Meneamen leitu nauen existitu
existitzen zirela, baina lehen eskuko testigantzarik ea dagoen jakin gura
neunke.

[1]
http://es.wikipedia.org/wiki/Inodoros_en_Jap%C3%B3n#La_Princesa_del_Sonido

On Sun, Mar 30, 2008 at 7:47 AM, Luistxo Fernandez <[EMAIL PROTECTED]>
wrote:

> On Thu, Mar 27, 2008 at 12:47 PM, oier <[EMAIL PROTECTED]> wrote:
>
>
> >  Garbittasun kontua interesgarrixa da. Kontua da, gauza batzu idazten
> ibilli naizela blogian eta orokortasunetaz berba egittia baiño, nahixago
> neban jentian ohittura errealekin eta oroitzapenekin kontrastau.
> >
> >  Hauxe dozu idazki osua:
> >
> http://eibar.org/blogak/orakulua/archive/2008/03/21/garbittasun-ohitturak-aztergai-ix-eta-fin
> >
> >  Eta berbetan gabizen gaixari buruzko atal espezifikua kopixatzen detsut
> hurrengo.
>
> Liburu txiki bat idatzi dozu, benetan interesgarrixa, Oier, zorionak.
>
> Ekialdeko bañuen ohitturak aittatzen dirala-ta, Japonian ezagututako
> bañuen kuriosidade pare bat.
>
> Bañutik kanpo garbitzen dira japonesak (ez dakit ze epokatik), baina
> taburete txiki baten jarrita, baldetxo bat erabilita, enjabonatu eta
> ureztatu, eta toalla bustixakin igurtzitzen da bat. Bañuko zoruak
> berak daka desague bat beraz, eta isolatutako dago pasillotik.
> Banketa-aulkixa ezinbestekua da itxuraz: jateko ez dabe bihar
> sillarik, ezta oherik lotarako, dana lurrian egin leike tatami gañian;
> baña bañatzeko bai, sillatxo bat bihar dabe.
>
> Hala garbittu ostian, bañera bero-beruan sartzen da bat, baina jaboi
> guztia kendu ostian. Ezin da bat jaboiakin sartu bañura, ojo!. Etxian
> bat baiño geixao bañatu behar badira, bañeria ez da husten: danak ur
> berian. Dutxa-telefonua dago ez bañera parian, handik kanpo baizik.
> Bañeran dutxatzeko modua badago, baiña telefonua luzatuta, eskuakin
> eusten badetsatzu bañeran sartuta zagozela.
>
> Hori etxe partikularrian ikusi dogu. Eta Ryokan edo hotel/ostatu
> tradizionaletan, Onsen baiñu tradizionala baldin badake, antzera da.
> Hotel eder honetan egon ginan, eta irudixetan ikusten da:
> http://www.rantei.com/hotspring/index.html
>
> Balde biribilak buruz behera dagoz, baina hor jartzen da toalla
> uretan, eta paretera begira, taburete baten jarrita garbitzen dozu
> gorputza, zure pareko grifo, telefono eta jaboiak erabilita (Shiseido
> markakoak, de calité, leku jakin honetan). Beste parrokiano batzuk be
> egon leikez leku berian. Hala garbittu ostian, uretara. 40 gradu
> inguru, gure umientzat beruegi, eta neuretzat be bai, baiña esan neban
> "probau ein biadok!", eta barrura. Urten ostian, beste gela baten
> sikatu, eta orrazi, aitzur, aftershave eta lurrunak zure esku, guapo
> jartzeko.
>
> Neskak eta mutillak, bereizitta. Baiña hara sorpresia, arratsaldez
> hotelera sartzian juan giñan Peru ta bixok mutillenera, eta hurrengo
> goizian, barriro, zuzen bixok bezperako lekura: baiña kanbixauta
> zeuan! nesken artera sartu giñan zuzenian! Shinchan eta bere aittak
> marrazki bizidunetan protagonizauta moduan! enfin, kanpora urten eta
> bai, abixauta zeuan, ezker-eskuma kanbixauta zeuazen gizon-andrazkuen
> kartelak. Zergattik? bainua relaxa dalako batik bat, eta ezker edo
> eskumakotik bista desberdina zeualako, baten kristalerak
> zuhaizti-lorategi batera emoten zeban, eta bestiak banbu artera.
> Bezeruei bi bistak eskaini ahal izateko, egunero kanbixatzen da andren
> eta gizonen Onsen posiziñua.
>
> Horrez aparte, etxe, hotel eta abarretan, komun elektronikuak,
> beroketa automatikuakin eta txorro-garbiketakin, zuzenian ura
> ipurtzulora apuntatuta...
>
> Luistxo
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 
--------------------------------------
Mikel Iturbe Urretxa
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to