Benetan jakingarria, Oier, hori bai ganorazko ikerketa historikoa, eta ez betiko batailak.
Erasmoren aholkua aipatu duzunez, baten bat kalean kaka egiten topatuz gero hobe dela ezikusia egitea, ez agurtzea, bestela deseroso senti bailiteke... Zelako naturaltasunaz idazten zuen Erasmo ezin delikatuagoak horrelako kontu garrantzitsuez, gerora lotsak estaliko zituenak, edo lotsa gainditzeko behar izaten den kontraerasoaren bortitzak esparru zehatzegietara mugatuko zituenak, adibidez umorearen esparrura... Honi dagokionez adibiderik ospetsuenetarikoa puzkerra litzateke beharbada, Erasmok berak garbitasun ohiturei eta osasunari lotu ziena. Erasmok garbitasuna eta osasuna gizartearen koakzioen gainetik ipintzen zituen; osasuna lehenetsiko du, ez dezentzia. Aldiz, XIX. mendean, garbitasuna eta osasuna irrika naturalak zapaltzeko aitzakia gisa erabiliko ziren. Erasmok puzkerra gordetzeak osasunari kalte itzela dakarkiola dio: "Remorari flatum perniciosus" Retenti crepitus (atxikiriko puzkerrak) pestiferam (ondorio fatala dakar) Erasmok harropuzkeriatzat jo zuen jendaurrean aldarrikatzea ipurdia itxita haizea gordetzen ikasi duzula. Baldin puzker-zarataren lotsa bazina, eztulaz disimula zenezake: "Tussi crepitum disimulare" Datu hauek guztiak Norbert Elias-en "El proceso de civilización" bikainean, 172 eta 177 orr. ----- Original Message ----- From: "oier" <[EMAIL PROTECTED]> To: "los ciberguays" <[email protected]> Sent: Sunday, March 30, 2008 3:49 PM Subject: Re: [eibar] garbiketa ohitturak Kulturaz kultura juanda, sorpresa harrigarrixak hartzen jittuk, bai. Oso interesgarrixa komun japonesena (kaso honetan, ondiok "komunak"). Zihur nago azalpen logiko-historikua dagola aulkatxua eta baldia erabiltzeko, baiña egixa esanda etxatak burura etortzen (ur korriente faltia, xaboirik eza -oin dala relativamente gitxiko asmakizuna da xaboia-...). Eibar mediebalan liburuan (Maiztegi plaentxiarrana), Kontseju Zaharran remodelaketa plano bat agertzen dok -muralla zaharran zati bat bota bihar izan zebenian- eta hantxe agertzen dittuk planuak: "recinto de la alhondiga", "puerta principal", "almacén", "común"... Ez dakitt nun irakorritta dakaten (foro honetan?) Ekialdeko Europako kakalekuena: tazan hormara begira jarri bihar izaten zara, eta taziak berak halako plataforma bat daka; kaka euskal erara egiñ ezkeriok, gorotzak plataforma horretan geratzen dittuk, ondo inspekzionau ahal izateko. Makurtuta edo jarritta kaka egittian be aldia jagok... Obramentua zer dan, indar edo errelajaziñoko kontua... Bueno! Gai oso interesgarrixa, bai. O. Luistxok: Ekialdeko bañuen ohitturak aittatzen dirala-ta, Japonian ezagututako bañuen kuriosidade pare bat. Bañutik kanpo garbitzen dira japonesak (ez dakit ze epokatik), baina taburete txiki baten jarrita, baldetxo bat erabilita, enjabonatu eta ureztatu, eta toalla bustixakin igurtzitzen da bat. Bañuko zoruak berak daka desague bat beraz, eta isolatutako dago pasillotik. Banketa-aulkixa ezinbestekua da itxuraz: jateko ez dabe bihar sillarik, ezta oherik lotarako, dana lurrian egin leike tatami gañian; baña bañatzeko bai, sillatxo bat bihar dabe. Hala garbittu ostian, bañera bero-beruan sartzen da bat, baina jaboi guztia kendu ostian. Ezin da bat jaboiakin sartu bañura, ojo!. Etxian bat baiño geixao bañatu behar badira, bañeria ez da husten: danak ur berian. Dutxa-telefonua dago ez bañera parian, handik kanpo baizik. Bañeran dutxatzeko modua badago, baiña telefonua luzatuta, eskuakin eusten badetsatzu bañeran sartuta zagozela. Hori etxe partikularrian ikusi dogu. Eta Ryokan edo hotel/ostatu tradizionaletan, Onsen baiñu tradizionala baldin badake, antzera da. Hotel eder honetan egon ginan, eta irudixetan ikusten da: http://www.rantei.com/hotspring/index.html Balde biribilak buruz behera dagoz, baina hor jartzen da toalla uretan, eta paretera begira, taburete baten jarrita garbitzen dozu gorputza, zure pareko grifo, telefono eta jaboiak erabilita (Shiseido markakoak, de calité, leku jakin honetan). Beste parrokiano batzuk be egon leikez leku berian. Hala garbittu ostian, uretara. 40 gradu inguru, gure umientzat beruegi, eta neuretzat be bai, baiña esan neban "probau ein biadok!", eta barrura. Urten ostian, beste gela baten sikatu, eta orrazi, aitzur, aftershave eta lurrunak zure esku, guapo jartzeko. Neskak eta mutillak, bereizitta. Baiña hara sorpresia, arratsaldez hotelera sartzian juan giñan Peru ta bixok mutillenera, eta hurrengo goizian, barriro, zuzen bixok bezperako lekura: baiña kanbixauta zeuan! nesken artera sartu giñan zuzenian! Shinchan eta bere aittak marrazki bizidunetan protagonizauta moduan! enfin, kanpora urten eta bai, abixauta zeuan, ezker-eskuma kanbixauta zeuazen gizon-andrazkuen kartelak. Zergattik? bainua relaxa dalako batik bat, eta ezker edo eskumakotik bista desberdina zeualako, baten kristalerak zuhaizti-lorategi batera emoten zeban, eta bestiak banbu artera. Bezeruei bi bistak eskaini ahal izateko, egunero kanbixatzen da andren eta gizonen Onsen posiziñua. Horrez aparte, etxe, hotel eta abarretan, komun elektronikuak, beroketa automatikuakin eta txorro-garbiketakin, zuzenian ura ipurtzulora apuntatuta... Luistxo _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
