Bihar, seguruenik, Espainiarekin egongo naiz. Ez dakit buruak, arimak,
bihotzak ala guntzurrunak agintzen duten, baina hala izango delakoan
nago.

Gogoratzen naiz orain Espainiarekin "bat eginda" sentitu izan naizen
beste bi futbol partidurekin.

Estatu Batuetako mundialean (1994), Italia-Espainia kanporaketa, eta
Luis Enriqueri Tassottik ukalondokada basatia arean minutua falra
zela. Penalti ez zuen ikusi arbitroak. Eta enpatatzeko aukera akabo.
Handik egun gutxira, pintada gogoangarria ikusi nuen Donostian,
Atotxako tren azpiko tunelean:
TASSOTTI GUDARI
LUIS ENRIQUE JODETE

Lehenago denboran, Arconadak selekzioarekin jokatu zuen azken
partidua. Eurokopako finala Parisen (1984), Frantzia-Espainia.
Hankartetik sartu zioten Arconadari bere bizitzako golik tontoena.

Luistxo
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to