Apustu txiki bat egina daukat alemanen alde nik.
Ondo jokatu gabe eta osta osta Austriari irabazi ondoren, nire etxe
azpian bizi den Rudi alemanarekin topo egin nuen igogailuan. Partidu
eskas horren ondoren, berak ez zuen itxaropen handirik Alemaniarekin,
pare bat zerbeza jokatu nizkion baietz Alemania txapeldun atera.

Pena emango dit Eibarren ibilitako pare bat jokalariengatik: Silva eta Alonso.

Ez nuen gogoan Tassotti eta Luis Enriqueren arteko hori. Baina
irabazten badute, suposatzen dut alemanek espainolak edota pintadarena
bezain nazionalistak ipiniko direla. Ikusikozue ;-)

Eneko

2008/6/28 leire narbaiza arizmendi <[EMAIL PROTECTED]>:
> Ba, ni kontra, eta ez Españagaittik, españolengaittik baiño. Zeiñek aguatau
> irabazten badau? Badakizu zelan harrotzen diran? Euren nazionalismo ultrena
> agerixan lagatzen, gallinita eta guzti!
> Nik ez, iñoiz be ez, jarrera harro horrek hainbesteko higoiña emoten desta!
> Aggg!
> leire
>
> 2008/6/28, Luistxo Fernandez <[EMAIL PROTECTED]>:
>>
>> Bihar, seguruenik, Espainiarekin egongo naiz. Ez dakit buruak, arimak,
>> bihotzak ala guntzurrunak agintzen duten, baina hala izango delakoan
>> nago.
>>
>> Gogoratzen naiz orain Espainiarekin "bat eginda" sentitu izan naizen
>> beste bi futbol partidurekin.
>>
>> Estatu Batuetako mundialean (1994), Italia-Espainia kanporaketa, eta
>> Luis Enriqueri Tassottik ukalondokada basatia arean minutua falra
>> zela. Penalti ez zuen ikusi arbitroak. Eta enpatatzeko aukera akabo.
>> Handik egun gutxira, pintada gogoangarria ikusi nuen Donostian,
>> Atotxako tren azpiko tunelean:
>> TASSOTTI GUDARI
>> LUIS ENRIQUE JODETE
>>
>> Lehenago denboran, Arconadak selekzioarekin jokatu zuen azken
>> partidua. Eurokopako finala Parisen (1984), Frantzia-Espainia.
>> Hankartetik sartu zioten Arconadari bere bizitzako golik tontoena.
>>
>> Luistxo
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 
Eneko Astigarraga
CodeSyntax
Azitaingo Industrialdea 3 K
E-20600-EIBAR
Tel: +34 943 82 17 80
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to