Ba, ni kontra, eta ez Españagaittik, españolengaittik baiño. Zeiñek aguatau
irabazten badau? Badakizu zelan harrotzen diran? Euren nazionalismo ultrena
agerixan lagatzen, gallinita eta guzti!
Nik ez, iñoiz be ez, jarrera harro horrek hainbesteko higoiña emoten desta!
Aggg!
leire

2008/6/28, Luistxo Fernandez <[EMAIL PROTECTED]>:
>
> Bihar, seguruenik, Espainiarekin egongo naiz. Ez dakit buruak, arimak,
> bihotzak ala guntzurrunak agintzen duten, baina hala izango delakoan
> nago.
>
> Gogoratzen naiz orain Espainiarekin "bat eginda" sentitu izan naizen
> beste bi futbol partidurekin.
>
> Estatu Batuetako mundialean (1994), Italia-Espainia kanporaketa, eta
> Luis Enriqueri Tassottik ukalondokada basatia arean minutua falra
> zela. Penalti ez zuen ikusi arbitroak. Eta enpatatzeko aukera akabo.
> Handik egun gutxira, pintada gogoangarria ikusi nuen Donostian,
> Atotxako tren azpiko tunelean:
> TASSOTTI GUDARI
> LUIS ENRIQUE JODETE
>
> Lehenago denboran, Arconadak selekzioarekin jokatu zuen azken
> partidua. Eurokopako finala Parisen (1984), Frantzia-Espainia.
> Hankartetik sartu zioten Arconadari bere bizitzako golik tontoena.
>
> Luistxo
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to