Garbiketa egitten, bialdu barik nekala topatu dot hau: Josu Mendicute(e)k dio: > Antzeko zeoze ez da gertatzen Euskadik (orain Euskal Herriak) San > Mamesen jokatzen dabenian? Zure identidade nazionalaz gain, zein beste > diferentzia dago bata ta bestian artian? > j. Portaera ikurriñoari dagokionez, bat bera be ez. Bixak pobretasun maila bardiñian errez egon leikez edo konpetentzian gitxienez...baiña identidade nazionalen arteko diferentzia, hor bai koska haundixa daguana...guria asmatutakua ei da eta ilegala, bestia danona eta demokratikua.
Gero, guri hizkuntza inperialistia falta jaku. Ez dakagu erailtze masiboen iragan konkistatzailerik eta holako jazoera "epikoen" kontakizun haundirik. Europako nazio bete izateko iragan eskas samarra. Inglaterra, Alemania, Frantzia, Portugal, España, Italia...ixa danak asesinuaguak izan dira. Euskal herritar askok frantses eta españolekin parte hartu zeben inperiuen aldeko genozidiuetan. Guk nazio bezela edo, zenbait gerra konplejuren galtziak (Nafarruako Erresuma garaixetatik hasitta...) eta ia mende erdiko borroka armatua bakarrik dakaguz. Azken honen martxan gaiñera, oso zaila inoizko kronistek naziotasunaren heruetzat jotzia. Horra, falta jakuzen arrano beltzen kemenak eta odolak. Beraz, aukera politta ondiokan gure naziotasuna jarrera inperial eta terroristetatik kanpora eratzeko, beste gertuko naziotasun batzuk baiño nazkagarritasun maila txikiagoz. Portzierto, Alemaniaren alde neuan, baiña españolak onenak izan dira eta onenak irabazten dabenian, zoriontzekua. Zorionak España! Asier Arregi _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
