Eta biografietan zergatik ez dozue autorien izenak idazten
liburu-bizkarrian? Liburutegia ordenatzerakuan, autoreka jarri nebanez, zuen
biografiekin beti problemia
Leire, problemaduna

2008/11/10 Xabier Mendiguren <[EMAIL PROTECTED]>

> ulertzen dut.
>
> gure asmoa, betiko "elkar" erabiltzea da; historikoki hori izan da,
> gainera, bai enpresaren izena, bai produktuen marka; garai batean
> "elkarlanean" izena erabili behar izan genuen, gorabehera batzuk tarteko,
> baina gure taldearen historia osoari erreparatuta, elkar-era itzultzea zen
> zentzuzkoena.
>
> eskertzen dizut ardura, imanol; badakizu batzuetan aukera ez dela onaren
> eta txarraren artean, baizik eta bi soluzio txarren artean kalte txikienekoa
> hautatu behar izaten dela; baina nahiko nuke gure arazo guztiak tamaina
> horretakoak balira.
>
> ondo segi,
>
> x.
>
> El 10/11/2008, a las 12:04, Imanol Trebiño escribió:
>
>
>>     Ba egoera horrek problemak sortzen detsaz liburuen tratamentuan
>> dihadugunoi, eta horrekin batera zeuei, zeuei be interesatzen jatzuelako
>> zeuen produktoak ondo agertzea, ondo topatu ahal izatia...
>>     Adibide bat: badozue "Biografiak" saila, izen horrekin beste editorial
>> batek be beste sail bat eduki leike. Bereizteko, guretako zuen saila
>> "Biografiak (Elkar)" da, eta bestia, e.b., "Biografiak (Eusko Jaurlaritza)"
>> izan zeikean.
>>     Baina izenakin horrelaxe zabizienez, badogu sortua: "Biografiak
>> (Elkar)" eta "Biografiak (Elkarlanean)", serie bi, enpresa bi diferente
>> balira lez, azkenian problemak zeuen serieak ganoraz eta txukun topatu ahal
>> izateko. Eta horrelaxe zeuen serie guztiekin gertatuko litzateke, munduko
>> biblioteka guztietan.
>>     Onena betiko "Elkar" horrekin segitzea izango litzateke, ezin bada
>> "Elkarlanean" agertu zeixala beti, baina bixak erabiltzea... ez dot uste ona
>> danikan.
>>         Asmo onez.
>>                 Trebi.
>>
>>> ----- Original Message -----
>>> From: Xabier Mendiguren
>>> To: Eibartarrak zerrenda
>>> Sent: Monday, November 10, 2008 8:08 AM
>>> Subject: Re: [eibar] Elkar edo Elkarlanean
>>>
>>> Enpresaren izena (pertsona juridikoa) elkarlanean s.l. da.
>>>
>>> Enpresa horrek marka komertzial gisa erregistraturik dauka "elkar" izena,
>>> eta izen hori erabiltzen dugu produktuak kaleratzeko eta promozionatzeko.
>>>
>>> Hala ere, garai batean "elkar" izena sarean turkiar batzuen eskuetan
>>> zegoela-eta, "elkarlanean" erabili behar izan genuen Internet-en eta.
>>> Oraintsu egin berri dugu Interneteko aldaketa, izen zaharretik berrira (eta
>>> erratak, berriz, barkaezin bezain ebitaezainak, nonbait).
>>>
>>> Argi geldituko zelakoan...
>>>
>>> X.
>>>
>>> P.S. Ea gustatzen zaizun Beauvoir-en biografia, nik uste oso ona dela,
>>> eta ez soilik (bai agian bereziki) emakumezkoek irakurtzeko. Aurki beste
>>> bat, Oteizari buruzkoa, Nere Lujanbiok idatzia, niri sintesi perfektua
>>> iruditu zaidana (barka propaganda).
>>>
>>> El 07/11/2008, a las 0:30, Imanol Trebiño escribió:
>>>
>>>  Tira, liburu bat izan dot eskutartean: "Simone de Beauvoir : emakume
>>>> libre bat XX. mendean"
>>>>
>>>> Informazio hau agertzen zan:
>>>>
>>>> - copr: Elkarlanean
>>>> - Elkar argitaletxea
>>>> - email: [EMAIL PROTECTED]
>>>> - http://www.eRkar-argitaletxea. (bai, eRRez)
>>>> - Seriea: Elkar-Biografiak
>>>>
>>>>     Ikusita liburuak ez destala larregi argitzen ia Xabiertxok zeozer
>>>> garbitzen destan: argitaletxea zein da, Elkar edo Elkarlanean? Gauza bera
>>>> dira edo gauza diferente? Izen transizioan zabizie eta oraindik nahaste
>>>> hutsean?
>>>>     Zeuen onangattik batez be, baina nire biharrerako be bai.
>>>>
>>>> Trebi.<ATT105853.txt>_______________________________________________
>>>>
>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>> [EMAIL PROTECTED]
>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>
>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea
>>> berresteko.<ATT51527.txt>
>>>
>>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to