ulertzen dut.
gure asmoa, betiko "elkar" erabiltzea da; historikoki hori izan da,
gainera, bai enpresaren izena, bai produktuen marka; garai batean
"elkarlanean" izena erabili behar izan genuen, gorabehera batzuk
tarteko, baina gure taldearen historia osoari erreparatuta, elkar-era
itzultzea zen zentzuzkoena.
eskertzen dizut ardura, imanol; badakizu batzuetan aukera ez dela
onaren eta txarraren artean, baizik eta bi soluzio txarren artean kalte
txikienekoa hautatu behar izaten dela; baina nahiko nuke gure arazo
guztiak tamaina horretakoak balira.
ondo segi,
x.
El 10/11/2008, a las 12:04, Imanol Trebiño escribió:
Ba egoera horrek problemak sortzen detsaz liburuen tratamentuan
dihadugunoi, eta horrekin batera zeuei, zeuei be interesatzen
jatzuelako zeuen produktoak ondo agertzea, ondo topatu ahal izatia...
Adibide bat: badozue "Biografiak" saila, izen horrekin
beste editorial batek be beste sail bat eduki leike. Bereizteko,
guretako zuen saila "Biografiak (Elkar)" da, eta bestia, e.b.,
"Biografiak (Eusko Jaurlaritza)" izan zeikean.
Baina izenakin horrelaxe zabizienez, badogu sortua: "Biografiak
(Elkar)" eta "Biografiak (Elkarlanean)", serie bi, enpresa bi
diferente balira lez, azkenian problemak zeuen serieak ganoraz eta
txukun topatu ahal izateko. Eta horrelaxe zeuen serie guztiekin
gertatuko litzateke, munduko biblioteka guztietan.
Onena betiko "Elkar" horrekin segitzea izango litzateke, ezin bada
"Elkarlanean" agertu zeixala beti, baina bixak erabiltzea... ez dot
uste ona danikan.
Asmo onez.
Trebi.
----- Original Message -----
From: Xabier Mendiguren
To: Eibartarrak zerrenda
Sent: Monday, November 10, 2008 8:08 AM
Subject: Re: [eibar] Elkar edo Elkarlanean
Enpresaren izena (pertsona juridikoa) elkarlanean s.l. da.
Enpresa horrek marka komertzial gisa erregistraturik dauka "elkar"
izena, eta izen hori erabiltzen dugu produktuak kaleratzeko eta
promozionatzeko.
Hala ere, garai batean "elkar" izena sarean turkiar batzuen eskuetan
zegoela-eta, "elkarlanean" erabili behar izan genuen Internet-en eta.
Oraintsu egin berri dugu Interneteko aldaketa, izen zaharretik
berrira (eta erratak, berriz, barkaezin bezain ebitaezainak,
nonbait).
Argi geldituko zelakoan...
X.
P.S. Ea gustatzen zaizun Beauvoir-en biografia, nik uste oso ona
dela, eta ez soilik (bai agian bereziki) emakumezkoek irakurtzeko.
Aurki beste bat, Oteizari buruzkoa, Nere Lujanbiok idatzia, niri
sintesi perfektua iruditu zaidana (barka propaganda).
El 07/11/2008, a las 0:30, Imanol Trebiño escribió:
Tira, liburu bat izan dot eskutartean: "Simone de Beauvoir : emakume
libre bat XX. mendean"
Informazio hau agertzen zan:
- copr: Elkarlanean
- Elkar argitaletxea
- email: [EMAIL PROTECTED]
- http://www.eRkar-argitaletxea. (bai, eRRez)
- Seriea: Elkar-Biografiak
Ikusita liburuak ez destala larregi argitzen ia Xabiertxok
zeozer garbitzen destan: argitaletxea zein da, Elkar edo
Elkarlanean? Gauza bera dira edo gauza diferente? Izen transizioan
zabizie eta oraindik nahaste hutsean?
Zeuen onangattik batez be, baina nire biharrerako be bai.
Trebi.<ATT105853.txt>_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
[EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea
berresteko.<ATT51527.txt>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.