Ba egoera horrek problemak sortzen detsaz liburuen tratamentuan
dihadugunoi, eta horrekin batera zeuei, zeuei be interesatzen jatzuelako zeuen
produktoak ondo agertzea, ondo topatu ahal izatia...
Adibide bat: badozue "Biografiak" saila, izen horrekin beste editorial
batek be beste sail bat eduki leike. Bereizteko, guretako zuen saila
"Biografiak (Elkar)" da, eta bestia, e.b., "Biografiak (Eusko Jaurlaritza)"
izan zeikean.
Baina izenakin horrelaxe zabizienez, badogu sortua: "Biografiak (Elkar)"
eta "Biografiak (Elkarlanean)", serie bi, enpresa bi diferente balira lez,
azkenian problemak zeuen serieak ganoraz eta txukun topatu ahal izateko. Eta
horrelaxe zeuen serie guztiekin gertatuko litzateke, munduko biblioteka
guztietan.
Onena betiko "Elkar" horrekin segitzea izango litzateke, ezin bada
"Elkarlanean" agertu zeixala beti, baina bixak erabiltzea... ez dot uste ona
danikan.
Asmo onez.
Trebi.
----- Original Message -----
From: Xabier Mendiguren
To: Eibartarrak zerrenda
Sent: Monday, November 10, 2008 8:08 AM
Subject: Re: [eibar] Elkar edo Elkarlanean
Enpresaren izena (pertsona juridikoa) elkarlanean s.l. da.
Enpresa horrek marka komertzial gisa erregistraturik dauka "elkar" izena, eta
izen hori erabiltzen dugu produktuak kaleratzeko eta promozionatzeko.
Hala ere, garai batean "elkar" izena sarean turkiar batzuen eskuetan
zegoela-eta, "elkarlanean" erabili behar izan genuen Internet-en eta. Oraintsu
egin berri dugu Interneteko aldaketa, izen zaharretik berrira (eta erratak,
berriz, barkaezin bezain ebitaezainak, nonbait).
Argi geldituko zelakoan...
X.
P.S. Ea gustatzen zaizun Beauvoir-en biografia, nik uste oso ona dela, eta ez
soilik (bai agian bereziki) emakumezkoek irakurtzeko. Aurki beste bat, Oteizari
buruzkoa, Nere Lujanbiok idatzia, niri sintesi perfektua iruditu zaidana (barka
propaganda).
El 07/11/2008, a las 0:30, Imanol Trebiño escribió:
Tira, liburu bat izan dot eskutartean: "Simone de Beauvoir : emakume libre
bat XX. mendean"
Informazio hau agertzen zan:
- copr: Elkarlanean
- Elkar argitaletxea
- email: [EMAIL PROTECTED]
- http://www.eRkar-argitaletxea. (bai, eRRez)
- Seriea: Elkar-Biografiak
Ikusita liburuak ez destala larregi argitzen ia Xabiertxok zeozer
garbitzen destan: argitaletxea zein da, Elkar edo Elkarlanean? Gauza bera dira
edo gauza diferente? Izen transizioan zabizie eta oraindik nahaste hutsean?
Zeuen onangattik batez be, baina nire biharrerako be bai.
Trebi.<ATT105853.txt>
------------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko._______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.