Enpresaren izena (pertsona juridikoa) elkarlanean s.l. da.
Enpresa horrek marka komertzial gisa erregistraturik dauka "elkar" izena, eta izen hori erabiltzen dugu produktuak kaleratzeko eta promozionatzeko. Hala ere, garai batean "elkar" izena sarean turkiar batzuen eskuetan zegoela-eta, "elkarlanean" erabili behar izan genuen Internet-en eta. Oraintsu egin berri dugu Interneteko aldaketa, izen zaharretik berrira (eta erratak, berriz, barkaezin bezain ebitaezainak, nonbait). Argi geldituko zelakoan... X. P.S. Ea gustatzen zaizun Beauvoir-en biografia, nik uste oso ona dela, eta ez soilik (bai agian bereziki) emakumezkoek irakurtzeko. Aurki beste bat, Oteizari buruzkoa, Nere Lujanbiok idatzia, niri sintesi perfektua iruditu zaidana (barka propaganda). El 07/11/2008, a las 0:30, Imanol Trebiño escribió:
Tira, liburu bat izan dot eskutartean: "Simone de Beauvoir : emakume libre bat XX. mendean" Informazio hau agertzen zan: - copr: Elkarlanean - Elkar argitaletxea - email: [EMAIL PROTECTED] - http://www.eRkar-argitaletxea. (bai, eRRez) - Seriea: Elkar-Biografiak Ikusita liburuak ez destala larregi argitzen ia Xabiertxok zeozer garbitzen destan: argitaletxea zein da, Elkar edo Elkarlanean? Gauza bera dira edo gauza diferente? Izen transizioan zabizie eta oraindik nahaste hutsean? Zeuen onangattik batez be, baina nire biharrerako be bai. Trebi.<ATT105853.txt>
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
