Orain idazten dugu.

Egia esan, lan periodistiko moduan planteatu genuen bilduma hori, dibulgazio-lanak, eta horregatik erabaki genuen, hasieran, egileari garrantzi txikiagoa ematea.

Baina orain urtebete diseinua aldatu genuenetik ateratako liburuetan idazlea ere adierazi dugu: Woody Allen / Koldo Goitia, Sabino Arana / Jurgi Kintana, Simone de Beauvoir / Arantxa Agirreurreta, Jorge Oteiza / Nere Lujanbio.

Eskerrik asko kezkagatik.

X.

El 10/11/2008, a las 17:31, leire narbaiza arizmendi escribió:

Eta biografietan zergatik ez dozue autorien izenak idazten liburu-bizkarrian? Liburutegia ordenatzerakuan, autoreka jarri nebanez, zuen biografiekin beti problemia
Leire, problemaduna

2008/11/10 Xabier Mendiguren <[EMAIL PROTECTED]>
ulertzen dut.

gure asmoa, betiko "elkar" erabiltzea da; historikoki hori izan da, gainera, bai enpresaren izena, bai produktuen marka; garai batean "elkarlanean" izena erabili behar izan genuen, gorabehera batzuk tarteko, baina gure taldearen historia osoari erreparatuta, elkar-era itzultzea zen zentzuzkoena.

eskertzen dizut ardura, imanol; badakizu batzuetan aukera ez dela onaren eta txarraren artean, baizik eta bi soluzio txarren artean kalte txikienekoa hautatu behar izaten dela; baina nahiko nuke gure arazo guztiak tamaina horretakoak balira.

 ondo segi,

 x.

 El 10/11/2008, a las 12:04, Imanol Trebiño escribió:

  
    Ba egoera horrek problemak sortzen detsaz liburuen tratamentuan dihadugunoi, eta horrekin batera zeuei, zeuei be interesatzen jatzuelako zeuen produktoak ondo agertzea, ondo topatu ahal izatia...     Adibide bat: badozue "Biografiak" saila, izen horrekin beste editorial batek be beste sail bat eduki leike. Bereizteko, guretako zuen saila "Biografiak (Elkar)" da, eta bestia, e.b., "Biografiak (Eusko Jaurlaritza)" izan zeikean.     Baina izenakin horrelaxe zabizienez, badogu sortua: "Biografiak (Elkar)" eta "Biografiak (Elkarlanean)", serie bi, enpresa bi diferente balira lez, azkenian problemak zeuen serieak ganoraz eta txukun topatu ahal izateko. Eta horrelaxe zeuen serie guztiekin gertatuko litzateke, munduko biblioteka guztietan.     Onena betiko "Elkar" horrekin segitzea izango litzateke, ezin bada "Elkarlanean" agertu zeixala beti, baina bixak erabiltzea... ez dot uste ona danikan.
         Asmo onez.
                 Trebi.
 ----- Original Message -----
 From: Xabier Mendiguren
 To: Eibartarrak zerrenda
 Sent: Monday, November 10, 2008 8:08 AM
 Subject: Re: [eibar] Elkar edo Elkarlanean

 Enpresaren izena (pertsona juridikoa) elkarlanean s.l. da.

Enpresa horrek marka komertzial gisa erregistraturik dauka "elkar" izena, eta izen hori erabiltzen dugu produktuak kaleratzeko eta promozionatzeko.

Hala ere, garai batean "elkar" izena sarean turkiar batzuen eskuetan zegoela-eta, "elkarlanean" erabili behar izan genuen Internet-en eta. Oraintsu egin berri dugu Interneteko aldaketa, izen zaharretik berrira (eta erratak, berriz, barkaezin bezain ebitaezainak, nonbait).

 Argi geldituko zelakoan...

 X.

P.S. Ea gustatzen zaizun Beauvoir-en biografia, nik uste oso ona dela, eta ez soilik (bai agian bereziki) emakumezkoek irakurtzeko. Aurki beste bat, Oteizari buruzkoa, Nere Lujanbiok idatzia, niri sintesi perfektua iruditu zaidana (barka propaganda).

 El 07/11/2008, a las 0:30, Imanol Trebiño escribió:

Tira, liburu bat izan dot eskutartean: "Simone de Beauvoir : emakume libre bat XX. mendean"
  
 Informazio hau agertzen zan:
  
 - copr: Elkarlanean
 - Elkar argitaletxea
 - email: [EMAIL PROTECTED]
 - http://www.eRkar-argitaletxea. (bai, eRRez)
 - Seriea: Elkar-Biografiak
  
    Ikusita liburuak ez destala larregi argitzen ia Xabiertxok zeozer garbitzen destan: argitaletxea zein da, Elkar edo Elkarlanean? Gauza bera dira edo gauza diferente? Izen transizioan zabizie eta oraindik nahaste hutsean?
     Zeuen onangattik batez be, baina nire biharrerako be bai.
        Trebi.<ATT105853.txt>______________________________________________ _
[EMAIL PROTECTED]
 izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.<ATT51527.txt>

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
 izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

 Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
<ATT66108.txt>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to