Ni zer naizen ez daka zerikusirik hemen. Dana egixa dala sinesteko desiatzen
nago ni, baina horretarako informaziñua, muestrak eta adituen azalpenak
behar dira. Eta orain arte sekretismua eta filtraziuak bakarrik allegau
jakuz. Bestiak beste Joseba Lakarra entzun dot irratixan, eta gizon hori ez
da kazetarixa, hizkuntzalaritzaz zerbait baino gehiago dakien ikertzailea
baizik. Ni desiatzen nago ea norbait ateratzen den esaten baietz, dena egixa
dala eta hamen eta hamen dagozela horren frogak, eta hau eta hau horrela eta
honela aurkitu zirala. Baina momentuz arrastorik ez, beraz, esango didazu
zer dan sinestu behar dana.

Kazetari lanen bidez euki dot aukera aztarnategixetan aztarnak nola agertzen
joan diran neure begiekin ikusi eta telebistako kamarekin grabatzeko.
Praileaitzen apaindutako zintzilikarioz osatutako kollar oso bat agertu
zenean, oraindik lurrean zeudela, agertzen hasi ziren momentuan deitu
gintuzten telebista kamerez hura grabatzeko. Jaizkibelen mesolitoko gizaki
baten aztarnak agertu ziren lurrean bertan, oraindik erdi-estalita grabatu
genituen. Irudi guzti horiek telebistetan eman dira. Desiatzen nago
Iruña-Veleian ostrakak agertzen ari zireneko irudiak ikusteko. Eta ez dut
ulertzen zergatik ez ditugun ikusten.

Dena egixa dala sinesteko desiatzen nago. Baina horretarako laguntza piska
bat beharko dut.

oier.


2008/11/19 elus irazu hdez. <[EMAIL PROTECTED]>

>  Badakit kazetarixa zarala baña...mesedez...ez siñistu esaten ari diran
> dana...ta bai...oso mingarrixa gertatzen ari da dana...
> Muxuak.
>
>
> ------------------------------
>
> Date: Wed, 19 Nov 2008 22:24:25 +0100
> From: [EMAIL PROTECTED]
> To: [email protected]
> Subject: [eibar] Iruña-Veleia
>
>
> Susmo txarrenak bete dira Iruña-Veleiako aztarnategiaren inguruan. Aditu
> taldeak dio aurkikuntza harrigarriak faltsuak direla. Edarra pastela.
> Oraindik galdera asko dago erantzuteko, baina gorputz txarra geratzen zaio
> bati horrelako gertaera baten aurrean. Aber bihar prentsak zenbat xehetasun
> dakartzan, ze irratian entzundako batzuk gogorrak dira benetan. Sokrates-en
> ondoan Deskartes omen zegoen aipatuta ostraka horietako batean. Hori egia
> bada, adar-jotzea galanta izan da! Makaleko kolpea.
>
> oier.
>
>
> ------------------------------
> No te aburras más, engánchate a los Juegos de 
> Messenger<http://www.vivelive.com/juegos/>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to