Eluskak:
> Nik be bai dakat gogua ikusteko komisiñuak dazkan frogak esateko dana
guzurra dala

Eta nire itxaropena da zuri honelako gauzak entzutia:
- "Egiazkuak dira, neuk atara ditudalako ostraka horietako batzuk bi mila
urtez zigilatuta zeguan lurretik"
- "Egiazkuak dira, neuk ikusi ditudalako nire lankideak aztarna horiek
lurrazpitik ateratzen, eskarmentu handiko arkeologoak direnak, iruzur bat
berehala antzemango luketenak".
- "Guzurra da Descartes izena datorrela ostraka batian Socrates eta Virgilio
onduan, nik ikusi dodalako ostraka hori"
- "Gizurra da bi pieza pegamentu instantaneoarekin pegatu dagozenik"

Ni desiatzen nago horrelakoak eta gehiago zure, edo aztarnategian lanean
jardun den lantaldeko ordezkarien ahotik entzuteko.

> Praileaitzena aipatu dozu, ta ez dakit dakizun, Peñalverri, Veleian
bezela, itxi ein detzela kobazuluan
> sarrera...ezin da sartu! bertara sartzeko, baimena eskatu bihar dau. Ke
kasualidad!

Bai, jakin nuen hori bai. Baina zer adierazi nahi duzu "Ke kasualidad!"
horrekin? Zein lotura eta ondorio ikusten dituzu bi kasuen artean?

> Ta bai Oier, zerikusixa daka zu kazetarixa izatia, ta horregatik jarri
netzun hori.

Ba ni kazetarixa izatiak zer zerikusi dakan ulertu gabe jarraitzen dot.

> askotan hartzen dala komeni dan informaziñua, eskandalu geixen sortuko
dabena.

Hori esaten dozunian nitaz ari al zara? Ni behintzat desiatzen nago
eskandaluari buelta emango dion informazioa jasotzeko. Baina nun dago
informazio hori?

Eluska, nik zugan konfidantza dut. Zuk esaten didazuna sinesteko prest nago.
Baina errua kazetariei leporatzeak ez du sakoneko arazoa konpontzen. Ez
dezagun mezularia hil. Atzo ikertzaile talde batek aurkikuntza horietan
aurkitu dituzten hainbat kontraesan eta faltsutze zantzu agertu zituzten.
Aurkikuntzak egiazkoak direla? Ba, ni behintzat kontra-argudio guztiak
entzuteko desiatzen nago.

oier.


2008/11/20 elus irazu hdez. <[EMAIL PROTECTED]>

>  Nik be bai dakat gogua ikusteko komisiñuak dazkan frogak esateko dana
> guzurra dala. Hizkuntzalarixa izan edo harrixa izan neri bost, demostratzen
> badezta bere lana eiten dakixala ta frogatzen badeztaz gauzak zientifikoki
> ta ez berak uste dabenakin ez datorrelako bat.
> Praileaitzena aipatu dozu, ta ez dakit dakizun, Peñalverri, Veleian bezela,
> itxi ein detzela kobazuluan sarrera...ezin da sartu! bertara sartzeko,
> baimena eskatu bihar dau. Ke kasualidad!
>
> Amatiño, zuretako galdera bat, ta mesedez erantzun, ze badakit erantzuna
> dakazula: egixa al da AZKARATE jauna dagoela ETB barruan? zertan dago? noiz
> sartu da?
> Miyesker.
>
> Ta bai Oier, zerikusixa daka zu kazetarixa izatia, ta horregatik jarri
> netzun hori. Ta barkau molestau badetzu, ez det ein atake pertsonal moduan,
> bakarrik zen kontuan hartzeko mesedez askotan hartzen dala komeni dan
> informaziñua, eskandalu geixen sortuko dabena.
>
> ------------------------------
>
> Date: Wed, 19 Nov 2008 23:40:00 +0100
> From: [EMAIL PROTECTED]
> To: [email protected]
> Subject: Re: [eibar] Iruña-Veleia
>
>
>
> Ni zer naizen ez daka zerikusirik hemen. Dana egixa dala sinesteko
> desiatzen nago ni, baina horretarako informaziñua, muestrak eta adituen
> azalpenak behar dira. Eta orain arte sekretismua eta filtraziuak bakarrik
> allegau jakuz. Bestiak beste Joseba Lakarra entzun dot irratixan, eta gizon
> hori ez da kazetarixa, hizkuntzalaritzaz zerbait baino gehiago dakien
> ikertzailea baizik. Ni desiatzen nago ea norbait ateratzen den esaten
> baietz, dena egixa dala eta hamen eta hamen dagozela horren frogak, eta hau
> eta hau horrela eta honela aurkitu zirala. Baina momentuz arrastorik ez,
> beraz, esango didazu zer dan sinestu behar dana.
>
> Kazetari lanen bidez euki dot aukera aztarnategixetan aztarnak nola
> agertzen joan diran neure begiekin ikusi eta telebistako kamarekin
> grabatzeko. Praileaitzen apaindutako zintzilikarioz osatutako kollar oso bat
> agertu zenean, oraindik lurrean zeudela, agertzen hasi ziren momentuan deitu
> gintuzten telebista kamerez hura grabatzeko. Jaizkibelen mesolitoko gizaki
> baten aztarnak agertu ziren lurrean bertan, oraindik erdi-estalita grabatu
> genituen. Irudi guzti horiek telebistetan eman dira. Desiatzen nago
> Iruña-Veleian ostrakak agertzen ari zireneko irudiak ikusteko. Eta ez dut
> ulertzen zergatik ez ditugun ikusten.
>
> Dena egixa dala sinesteko desiatzen nago. Baina horretarako laguntza piska
> bat beharko dut.
>
> oier.
>
>
>
> 2008/11/19 elus irazu hdez. <[EMAIL PROTECTED]>
>
> Badakit kazetarixa zarala baña...mesedez...ez siñistu esaten ari diran
> dana...ta bai...oso mingarrixa gertatzen ari da dana...
> Muxuak.
>
>
> ------------------------------
>
> Date: Wed, 19 Nov 2008 22:24:25 +0100
> From: [EMAIL PROTECTED]
> To: [email protected]
> Subject: [eibar] Iruña-Veleia
>
>
> Susmo txarrenak bete dira Iruña-Veleiako aztarnategiaren inguruan. Aditu
> taldeak dio aurkikuntza harrigarriak faltsuak direla. Edarra pastela.
> Oraindik galdera asko dago erantzuteko, baina gorputz txarra geratzen zaio
> bati horrelako gertaera baten aurrean. Aber bihar prentsak zenbat xehetasun
> dakartzan, ze irratian entzundako batzuk gogorrak dira benetan. Sokrates-en
> ondoan Deskartes omen zegoen aipatuta ostraka horietako batean. Hori egia
> bada, adar-jotzea galanta izan da! Makaleko kolpea.
>
> oier.
>
>
> ------------------------------
> No te aburras más, engánchate a los Juegos de 
> Messenger<http://www.vivelive.com/juegos/>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
>
> ------------------------------
> Descubre la nueva versión de Messenger y pruébala 
> gratis<http://download.live.com/>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to