Gaur eguardian irratian UPVko arkeologia saileko emakume bat entzun dut
entrebistatxo batean, zarata asko ez du atara,
bainan berba egin du metodoei buruz, 
nolabait esan du “norbaitek” prentsara filtratu egin zuela
informazioa... baita ere normalean “kanpo” lanen ostean beste bi mailako
lan tipo  daudela, aurkitutako frogak batu, landu, interpretatu
denporetan lotu-mugatu, sustrato edo kapa hitza behin baino gehiagotan
ibili du lan hauetan, denbora luzeko lanak direla  bi atal hauek,
askotan kanpo mehatzea baino luzeagoak
onartu du ere Iruña-Veleiako hastarnak erkidegoan dauden
garrantsitsuenak direla ere dudarik gabe, ze erromatar garaia gure
artean interpretzako informazio zehatzak ditu, baita ere erromatarren
aurrekoa eta osteteko interpretatzeko ere
nire konklusioa orain entzundakoak entzun da gero, norbaitek  arraszoi
ezjakinagaitik “tranparen” bat egin duela.
 
 
 
Nik be bai dakat gogua ikusteko komisiñuak dazkan frogak esateko dana
guzurra dala. Hizkuntzalarixa izan edo harrixa izan neri bost,
demostratzen badezta bere lana eiten dakixala ta frogatzen badeztaz
gauzak zientifikoki ta ez berak uste dabenakin ez datorrelako bat.
Praileaitzena aipatu dozu, ta ez dakit dakizun, Peñalverri, Veleian
bezela, itxi ein detzela kobazuluan sarrera...ezin da sartu! bertara
sartzeko, baimena eskatu bihar dau. Ke kasualidad!
 
Amatiño, zuretako galdera bat, ta mesedez erantzun, ze badakit erantzuna
dakazula: egixa al da AZKARATE jauna dagoela ETB barruan? zertan dago?
noiz sartu da?
Miyesker.
 
Ta bai Oier, zerikusixa daka zu kazetarixa izatia, ta horregatik jarri
netzun hori. Ta barkau molestau badetzu, ez det ein atake pertsonal
moduan, bakarrik zen kontuan hartzeko mesedez askotan hartzen dala
komeni dan informaziñua, eskandalu geixen sortuko dabena.
 
  _____  


Date: Wed, 19 Nov 2008 23:40:00 +0100
From: [EMAIL PROTECTED]
To: [email protected]
Subject: Re: [eibar] Iruña-Veleia


Ni zer naizen ez daka zerikusirik hemen. Dana egixa dala sinesteko
desiatzen nago ni, baina horretarako informaziñua, muestrak eta adituen
azalpenak behar dira. Eta orain arte sekretismua eta filtraziuak
bakarrik allegau jakuz. Bestiak beste Joseba Lakarra entzun dot
irratixan, eta gizon hori ez da kazetarixa, hizkuntzalaritzaz zerbait
baino gehiago dakien ikertzailea baizik. Ni desiatzen nago ea norbait
ateratzen den esaten baietz, dena egixa dala eta hamen eta hamen
dagozela horren frogak, eta hau eta hau horrela eta honela aurkitu
zirala. Baina momentuz arrastorik ez, beraz, esango didazu zer dan
sinestu behar dana.

Kazetari lanen bidez euki dot aukera aztarnategixetan aztarnak nola
agertzen joan diran neure begiekin ikusi eta telebistako kamarekin
grabatzeko. Praileaitzen apaindutako zintzilikarioz osatutako kollar oso
bat agertu zenean, oraindik lurrean zeudela, agertzen hasi ziren
momentuan deitu gintuzten telebista kamerez hura grabatzeko. Jaizkibelen
mesolitoko gizaki baten aztarnak agertu ziren lurrean bertan, oraindik
erdi-estalita grabatu genituen. Irudi guzti horiek telebistetan eman
dira. Desiatzen nago Iruña-Veleian ostrakak agertzen ari zireneko
irudiak ikusteko. Eta ez dut ulertzen zergatik ez ditugun ikusten.

Dena egixa dala sinesteko desiatzen nago. Baina horretarako laguntza
piska bat beharko dut.

oier.



2008/11/19 elus irazu hdez. <[EMAIL PROTECTED]>
Badakit kazetarixa zarala baña...mesedez...ez siñistu esaten ari diran
dana...ta bai...oso mingarrixa gertatzen ari da dana...
Muxuak.


  _____  


Date: Wed, 19 Nov 2008 22:24:25 +0100
From: [EMAIL PROTECTED]
To: [email protected]
Subject: [eibar] Iruña-Veleia 



Susmo txarrenak bete dira Iruña-Veleiako aztarnategiaren inguruan. Aditu
taldeak dio aurkikuntza harrigarriak faltsuak direla. Edarra pastela.
Oraindik galdera asko dago erantzuteko, baina gorputz txarra geratzen
zaio bati horrelako gertaera baten aurrean. Aber bihar prentsak zenbat
xehetasun dakartzan, ze irratian entzundako batzuk gogorrak dira
benetan. Sokrates-en ondoan Deskartes omen zegoen aipatuta ostraka
horietako batean. Hori egia bada, adar-jotzea galanta izan da! Makaleko
kolpea.

oier.


  _____  

No te aburras más, engánchate a los Juegos de Messenger
<http://www.vivelive.com/juegos/> 

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
[EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
 
  _____  

Descubre la nueva versión de Messenger y pruébala gratis
<http://download.live.com/> 

__________ Información de NOD32, revisión 3615 (20081115) __________

Este mensaje ha sido analizado con NOD32 antivirus system
http://www.nod32.com
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to