Oier, lehen idatzi dut norbaitek “tranperen”bat egindako pentsamendua.
 
Ez haut ezagutzen , baina pentsatzen dot hik idatzitakoak egia eta
benetakoak izango direla
 
Orain hireak irakurrita badirudi, euk atzo prentsaurrean esandakoak
ezeztatzen dittuazela,
 
Orduan hiretzako galdera bat diat: zergatik pentsatzen dok (baldin
baduk) orain gezurtaratzeko kanpaina atera dutela, ze hori ulertu behar
da hireak irakurrita gero, hau montai bat besterik ez dela
 

Eluskak:
> Nik be bai dakat gogua ikusteko komisiñuak dazkan frogak esateko dana
guzurra dala

Eta nire itxaropena da zuri honelako gauzak entzutia:
- "Egiazkuak dira, neuk atara ditudalako ostraka horietako batzuk bi
mila urtez zigilatuta zeguan lurretik"
- "Egiazkuak dira, neuk ikusi ditudalako nire lankideak aztarna horiek
lurrazpitik ateratzen, eskarmentu handiko arkeologoak direnak, iruzur
bat berehala antzemango luketenak".
- "Guzurra da Descartes izena datorrela ostraka batian Socrates eta
Virgilio onduan, nik ikusi dodalako ostraka hori"
- "Gizurra da bi pieza pegamentu instantaneoarekin pegatu dagozenik"

Ni desiatzen nago horrelakoak eta gehiago zure, edo aztarnategian lanean
jardun den lantaldeko ordezkarien ahotik entzuteko.

> Praileaitzena aipatu dozu, ta ez dakit dakizun, Peñalverri, Veleian
bezela, itxi ein detzela kobazuluan 
> sarrera...ezin da sartu! bertara sartzeko, baimena eskatu bihar dau.
Ke kasualidad!

Bai, jakin nuen hori bai. Baina zer adierazi nahi duzu "Ke kasualidad!"
horrekin? Zein lotura eta ondorio ikusten dituzu bi kasuen artean?

> Ta bai Oier, zerikusixa daka zu kazetarixa izatia, ta horregatik jarri
netzun hori. 

Ba ni kazetarixa izatiak zer zerikusi dakan ulertu gabe jarraitzen dot. 

> askotan hartzen dala komeni dan informaziñua, eskandalu geixen sortuko
dabena.

Hori esaten dozunian nitaz ari al zara? Ni behintzat desiatzen nago
eskandaluari buelta emango dion informazioa jasotzeko. Baina nun dago
informazio hori?

Eluska, nik zugan konfidantza dut. Zuk esaten didazuna sinesteko prest
nago. Baina errua kazetariei leporatzeak ez du sakoneko arazoa
konpontzen. Ez dezagun mezularia hil. Atzo ikertzaile talde batek
aurkikuntza horietan aurkitu dituzten hainbat kontraesan eta faltsutze
zantzu agertu zituzten. Aurkikuntzak egiazkoak direla? Ba, ni behintzat
kontra-argudio guztiak entzuteko desiatzen nago.

oier.


2008/11/20 elus irazu hdez. <[EMAIL PROTECTED]>
Nik be bai dakat gogua ikusteko komisiñuak dazkan frogak esateko dana
guzurra dala. Hizkuntzalarixa izan edo harrixa izan neri bost,
demostratzen badezta bere lana eiten dakixala ta frogatzen badeztaz
gauzak zientifikoki ta ez berak uste dabenakin ez datorrelako bat.
Praileaitzena aipatu dozu, ta ez dakit dakizun, Peñalverri, Veleian
bezela, itxi ein detzela kobazuluan sarrera...ezin da sartu! bertara
sartzeko, baimena eskatu bihar dau. Ke kasualidad!
 
Amatiño, zuretako galdera bat, ta mesedez erantzun, ze badakit erantzuna
dakazula: egixa al da AZKARATE jauna dagoela ETB barruan? zertan dago?
noiz sartu da?
Miyesker.
 
Ta bai Oier, zerikusixa daka zu kazetarixa izatia, ta horregatik jarri
netzun hori. Ta barkau molestau badetzu, ez det ein atake pertsonal
moduan, bakarrik zen kontuan hartzeko mesedez askotan hartzen dala
komeni dan informaziñua, eskandalu geixen sortuko dabena.
 
  _____  


Date: Wed, 19 Nov 2008 23:40:00 +0100

From: [EMAIL PROTECTED]
To: [email protected]
Subject: Re: [eibar] Iruña-Veleia



Ni zer naizen ez daka zerikusirik hemen. Dana egixa dala sinesteko
desiatzen nago ni, baina horretarako informaziñua, muestrak eta adituen
azalpenak behar dira. Eta orain arte sekretismua eta filtraziuak
bakarrik allegau jakuz. Bestiak beste Joseba Lakarra entzun dot
irratixan, eta gizon hori ez da kazetarixa, hizkuntzalaritzaz zerbait
baino gehiago dakien ikertzailea baizik. Ni desiatzen nago ea norbait
ateratzen den esaten baietz, dena egixa dala eta hamen eta hamen
dagozela horren frogak, eta hau eta hau horrela eta honela aurkitu
zirala. Baina momentuz arrastorik ez, beraz, esango didazu zer dan
sinestu behar dana.

Kazetari lanen bidez euki dot aukera aztarnategixetan aztarnak nola
agertzen joan diran neure begiekin ikusi eta telebistako kamarekin
grabatzeko. Praileaitzen apaindutako zintzilikarioz osatutako kollar oso
bat agertu zenean, oraindik lurrean zeudela, agertzen hasi ziren
momentuan deitu gintuzten telebista kamerez hura grabatzeko. Jaizkibelen
mesolitoko gizaki baten aztarnak agertu ziren lurrean bertan, oraindik
erdi-estalita grabatu genituen. Irudi guzti horiek telebistetan eman
dira. Desiatzen nago Iruña-Veleian ostrakak agertzen ari zireneko
irudiak ikusteko. Eta ez dut ulertzen zergatik ez ditugun ikusten.

Dena egixa dala sinesteko desiatzen nago. Baina horretarako laguntza
piska bat beharko dut.

oier.



2008/11/19 elus irazu hdez. <[EMAIL PROTECTED]>
Badakit kazetarixa zarala baña...mesedez...ez siñistu esaten ari diran
dana...ta bai...oso mingarrixa gertatzen ari da dana...
Muxuak.


  _____  


Date: Wed, 19 Nov 2008 22:24:25 +0100
From: [EMAIL PROTECTED]
To: [email protected]
Subject: [eibar] Iruña-Veleia 



Susmo txarrenak bete dira Iruña-Veleiako aztarnategiaren inguruan. Aditu
taldeak dio aurkikuntza harrigarriak faltsuak direla. Edarra pastela.
Oraindik galdera asko dago erantzuteko, baina gorputz txarra geratzen
zaio bati horrelako gertaera baten aurrean. Aber bihar prentsak zenbat
xehetasun dakartzan, ze irratian entzundako batzuk gogorrak dira
benetan. Sokrates-en ondoan Deskartes omen zegoen aipatuta ostraka
horietako batean. Hori egia bada, adar-jotzea galanta izan da! Makaleko
kolpea.

oier.


  _____  

No te aburras más, engánchate a los Juegos
<http://www.vivelive.com/juegos/>  de Messenger

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
[EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
 
  _____  

Descubre la nueva versión de Messenger y pruébala
<http://download.live.com/>  gratis

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
[EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
 
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to