Nik be bai dakat gogua ikusteko komisiñuak dazkan frogak esateko dana guzurra 
dala. Hizkuntzalarixa izan edo harrixa izan neri bost, demostratzen badezta 
bere lana eiten dakixala ta frogatzen badeztaz gauzak zientifikoki ta ez berak 
uste dabenakin ez datorrelako bat.
Praileaitzena aipatu dozu, ta ez dakit dakizun, Peñalverri, Veleian bezela, 
itxi ein detzela kobazuluan sarrera...ezin da sartu! bertara sartzeko, baimena 
eskatu bihar dau. Ke kasualidad!
 
Amatiño, zuretako galdera bat, ta mesedez erantzun, ze badakit erantzuna 
dakazula: egixa al da AZKARATE jauna dagoela ETB barruan? zertan dago? noiz 
sartu da?
Miyesker.
 
Ta bai Oier, zerikusixa daka zu kazetarixa izatia, ta horregatik jarri netzun 
hori. Ta barkau molestau badetzu, ez det ein atake pertsonal moduan, bakarrik 
zen kontuan hartzeko mesedez askotan hartzen dala komeni dan informaziñua, 
eskandalu geixen sortuko dabena.
 



Date: Wed, 19 Nov 2008 23:40:00 +0100From: [EMAIL PROTECTED]: [EMAIL 
PROTECTED]: Re: [eibar] Iruña-VeleiaNi zer naizen ez daka zerikusirik hemen. 
Dana egixa dala sinesteko desiatzen nago ni, baina horretarako informaziñua, 
muestrak eta adituen azalpenak behar dira. Eta orain arte sekretismua eta 
filtraziuak bakarrik allegau jakuz. Bestiak beste Joseba Lakarra entzun dot 
irratixan, eta gizon hori ez da kazetarixa, hizkuntzalaritzaz zerbait baino 
gehiago dakien ikertzailea baizik. Ni desiatzen nago ea norbait ateratzen den 
esaten baietz, dena egixa dala eta hamen eta hamen dagozela horren frogak, eta 
hau eta hau horrela eta honela aurkitu zirala. Baina momentuz arrastorik ez, 
beraz, esango didazu zer dan sinestu behar dana.Kazetari lanen bidez euki dot 
aukera aztarnategixetan aztarnak nola agertzen joan diran neure begiekin ikusi 
eta telebistako kamarekin grabatzeko. Praileaitzen apaindutako zintzilikarioz 
osatutako kollar oso bat agertu zenean, oraindik lurrean zeudela, agertzen hasi 
ziren momentuan deitu gintuzten telebista kamerez hura grabatzeko. Jaizkibelen 
mesolitoko gizaki baten aztarnak agertu ziren lurrean bertan, oraindik 
erdi-estalita grabatu genituen. Irudi guzti horiek telebistetan eman dira. 
Desiatzen nago Iruña-Veleian ostrakak agertzen ari zireneko irudiak ikusteko. 
Eta ez dut ulertzen zergatik ez ditugun ikusten.Dena egixa dala sinesteko 
desiatzen nago. Baina horretarako laguntza piska bat beharko dut.oier.
2008/11/19 elus irazu hdez. <[EMAIL PROTECTED]>

Badakit kazetarixa zarala baña...mesedez...ez siñistu esaten ari diran 
dana...ta bai...oso mingarrixa gertatzen ari da dana...Muxuak.

Date: Wed, 19 Nov 2008 22:24:25 +0100From: [EMAIL PROTECTED]: [EMAIL 
PROTECTED]: [eibar] Iruña-Veleia
Susmo txarrenak bete dira Iruña-Veleiako aztarnategiaren inguruan. Aditu 
taldeak dio aurkikuntza harrigarriak faltsuak direla. Edarra pastela. Oraindik 
galdera asko dago erantzuteko, baina gorputz txarra geratzen zaio bati 
horrelako gertaera baten aurrean. Aber bihar prentsak zenbat xehetasun 
dakartzan, ze irratian entzundako batzuk gogorrak dira benetan. Sokrates-en 
ondoan Deskartes omen zegoen aipatuta ostraka horietako batean. Hori egia bada, 
adar-jotzea galanta izan da! Makaleko kolpea.oier.

No te aburras más, engánchate a los Juegos de 
Messenger_______________________________________________Harpidetza eteteko, 
bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED] jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, 
komatxo barik)Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea 
berresteko.
_________________________________________________________________
¡Este Otoño reta a tus amigos con el nuevo juego de preguntas LiveQuiz!
http://www.vivelive.com/LiveQuiz/
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to