Hasiera batian lerro hauek Lurreko Telebista Digitala eta Irungo kasuan
gainean berba egitteko idatzi gura nittuen. Pentsatzen dot, gaur arte edo,
Irunen Espainiako besteko telebista ikusiko dabela Frantziakuak, telebista
eskaintza ziharo hirunazionala izango dala: Espainia eta Frantzia mordo bat,
eta Euskal Herrixa apur bat (Euskal Herrixa esistitzen bada). Baina LTDarekin
kontua aldatuko ei da, ez ei dabe gehixago Frantziako telebistarik jasoko, eta
izango dabe mordua Espainiakua, eta Euskal Herrittik zeozer. Akabo Frantziako
telebista, estatuko normalizazioa erabatekua izango da, telebista aldetik Irun
ez da Iparralde edo Frantziatik gertu egongo, ziharo bereiztuta baino.
Ez al da horrelaxe Itturri jauna?
Baina gero telebistana albo batera laga eta kontu jeneraletara pasatzia
pentsatu dot, Irun oso herri interesantia dalako. Dagoen tokiangaittik normala
izan beharko zan hor jende pila frantsesduna izatia, baina ezetzian nago,
frantsesez dakien jendia Iruñean edo Hernanin baino gehixago izango dira, baina
ez geografikoki dakaten gertutasunan araberakua. Zenbat izango dira benetan
kapazak frantsesez berba egitteko Irunen, ehuneko bost? ehuneko bi? ehuneko
bat? Larregi jakin barik, emoten desta Irundar gehixenentzako Pausuan, Zubixan,
mundua, euren mundua, mundu espainola (dagoen bakarra), mundu baskoa, akabatu
egitten dala. Hendaiara jun leike plaiara, baina kitto. Irundar gazteen artian
zenbatek ikasiko dabe unibertsitate frantsesetan? eta ez dakate urrinago.
Mugak, mugak... batek be buruan dakaguz, ezagutzen doguzan hizkuntzetan,
antolatu doskuezan hartuemon sozialetan. Estatuen mende eta mendeetako
antolakuntzan ondorioz marra batek, zentimetro batzuk munduak bereizten dittu.
Hi Itturri, hik zelan ikusten dok kontu hau?
Trebi._______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.