Gabon:
Laburbilduz, Trebi, arrazoi daukak: Irungo jende
gehiena Espainian bizi da eta Hendaiako aieka
hura Frantziakoa dela pentsatzen dute.
Eta frantses hizkuntzaren ezagutzari dagokionez
ere, antzeko-parezido. Irunen jendeak Gipuzkoan
baino gehiago menperatzen du hizkuntz hori, baina ez da esageratua diferentzia.
Garai batean haurrak beste aldera bidaltzen
zituzten eskolara. Orain ere badago jendea hori
egiten duena, baina esango nuke kopuru hori asko jaitsi dela.
Telebistari dagokionez, guk inoiz ez dugu etxean
frantses katerik izan, baina uste dut hori ez
zela oso arrunta. Lagunek-eta frantses kateak
ikusten zituzten. "Hemengo" kateetan Tourra eta
beste txirrindularitza froga garrantzitsuak
ikusten ez zirenean, lehengusu batzuren etxera
joaten nintzen ni uztailean Tourra ikustera.
Julián Gorospe, Pedro Delgado, Ángel Arroyo....
1980. hamarkadaren hasieran Jose Miguel
Echavarrik Reynolds-a Tourra korritzera eraman zuenean.
Enpin...
At 20:56 01/03/2009, you wrote:
Hasiera batian lerro hauek Lurreko
Telebista Digitala eta Irungo kasuan gainean
berba egitteko idatzi gura nittuen. Pentsatzen
dot, gaur arte edo, Irunen Espainiako besteko
telebista ikusiko dabela Frantziakuak,
telebista eskaintza ziharo hirunazionala
izango dala: Espainia eta Frantzia mordo bat,
eta Euskal Herrixa apur bat (Euskal Herrixa
esistitzen bada). Baina LTDarekin kontua
aldatuko ei da, ez ei dabe gehixago Frantziako
telebistarik jasoko, eta izango dabe mordua
Espainiakua, eta Euskal Herrittik zeozer. Akabo
Frantziako telebista, estatuko normalizazioa
erabatekua izango da, telebista aldetik Irun ez
da Iparralde edo Frantziatik gertu egongo, ziharo bereiztuta baino.
Ez al da horrelaxe Itturri jauna?
Baina gero telebistana albo batera laga eta
kontu jeneraletara pasatzia pentsatu dot, Irun
oso herri interesantia dalako. Dagoen
tokiangaittik normala izan beharko zan hor
jende pila frantsesduna izatia, baina ezetzian
nago, frantsesez dakien jendia Iruñean edo
Hernanin baino gehixago izango dira, baina ez
geografikoki dakaten gertutasunan araberakua.
Zenbat izango dira benetan kapazak frantsesez
berba egitteko Irunen, ehuneko bost? ehuneko
bi? ehuneko bat? Larregi jakin barik, emoten
desta Irundar gehixenentzako Pausuan, Zubixan,
mundua, euren mundua, mundu espainola (dagoen
bakarra), mundu baskoa, akabatu egitten dala.
Hendaiara jun leike plaiara, baina kitto.
Irundar gazteen artian zenbatek ikasiko dabe
unibertsitate frantsesetan? eta ez dakate urrinago.
Mugak, mugak... batek be buruan dakaguz,
ezagutzen doguzan hizkuntzetan, antolatu
doskuezan hartuemon sozialetan. Estatuen mende
eta mendeetako antolakuntzan ondorioz marra
batek, zentimetro batzuk munduak bereizten dittu.
Hi Itturri, hik zelan ikusten dok kontu hau?
Trebi.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.