Ba horixe, niretako Irunen bizitzia itzelezko aukera izango litzateke
frantses hizkuntza eta mundua ezagutzeko, eta hori aberastasun kulturala
izateaz gain, posibilitate ekonomikoak, bitalak... zabaltzen dittu. Baina
aukera hori dakaten askok eta askok ez dabe erabiltzen, eta uste dot kasu
horretarako igual detsala Hendaia Frantzia dala edo Euskal Herria dala
pentsatziak. Praktikan frantsez hizkuntzaren ezagutzari dagokionez, batzuk
eta bestiak bardin jokatzen dabe, paso egitten dabe. Euren kalterako.
Trebi.
----- Original Message -----
From: "Mikel Iturria" <[email protected]>
To: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]>
Sent: Monday, March 02, 2009 9:23 PM
Subject: Re: [eibar] Irun
Gabon:
Laburbilduz, Trebi, arrazoi daukak: Irungo jende
gehiena Espainian bizi da eta Hendaiako aieka
hura Frantziakoa dela pentsatzen dute.
Eta frantses hizkuntzaren ezagutzari dagokionez
ere, antzeko-parezido. Irunen jendeak Gipuzkoan
baino gehiago menperatzen du hizkuntz hori, baina ez da esageratua
diferentzia.
Garai batean haurrak beste aldera bidaltzen
zituzten eskolara. Orain ere badago jendea hori
egiten duena, baina esango nuke kopuru hori asko jaitsi dela.
Telebistari dagokionez, guk inoiz ez dugu etxean
frantses katerik izan, baina uste dut hori ez
zela oso arrunta. Lagunek-eta frantses kateak
ikusten zituzten. "Hemengo" kateetan Tourra eta
beste txirrindularitza froga garrantzitsuak
ikusten ez zirenean, lehengusu batzuren etxera
joaten nintzen ni uztailean Tourra ikustera.
Julián Gorospe, Pedro Delgado, Ángel Arroyo....
1980. hamarkadaren hasieran Jose Miguel
Echavarrik Reynolds-a Tourra korritzera eraman zuenean.
Enpin...
At 20:56 01/03/2009, you wrote:
Hasiera batian lerro hauek Lurreko Telebista Digitala eta Irungo
kasuan gainean berba egitteko idatzi gura nittuen. Pentsatzen dot, gaur
arte edo, Irunen Espainiako besteko telebista ikusiko dabela Frantziakuak,
telebista eskaintza ziharo hirunazionala izango dala: Espainia eta
Frantzia mordo bat, eta Euskal Herrixa apur bat (Euskal Herrixa esistitzen
bada). Baina LTDarekin kontua aldatuko ei da, ez ei dabe gehixago
Frantziako telebistarik jasoko, eta izango dabe mordua Espainiakua, eta
Euskal Herrittik zeozer. Akabo Frantziako telebista, estatuko
normalizazioa erabatekua izango da, telebista aldetik Irun ez da Iparralde
edo Frantziatik gertu egongo, ziharo bereiztuta baino.
Ez al da horrelaxe Itturri jauna?
Baina gero telebistana albo batera laga eta kontu jeneraletara pasatzia
pentsatu dot, Irun oso herri interesantia dalako. Dagoen tokiangaittik
normala izan beharko zan hor jende pila frantsesduna izatia, baina
ezetzian nago, frantsesez dakien jendia Iruñean edo Hernanin baino
gehixago izango dira, baina ez geografikoki dakaten gertutasunan
araberakua. Zenbat izango dira benetan kapazak frantsesez berba egitteko
Irunen, ehuneko bost? ehuneko bi? ehuneko bat? Larregi jakin barik, emoten
desta Irundar gehixenentzako Pausuan, Zubixan, mundua, euren mundua, mundu
espainola (dagoen bakarra), mundu baskoa, akabatu egitten dala. Hendaiara
jun leike plaiara, baina kitto. Irundar gazteen artian zenbatek ikasiko
dabe unibertsitate frantsesetan? eta ez dakate urrinago.
Mugak, mugak... batek be buruan dakaguz, ezagutzen doguzan
hizkuntzetan, antolatu doskuezan hartuemon sozialetan. Estatuen mende eta
mendeetako antolakuntzan ondorioz marra batek, zentimetro batzuk munduak
bereizten dittu.
Hi Itturri, hik zelan ikusten dok kontu hau?
Trebi.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.