Egunon:

Orain ezin dut erantzunik eman.

Ea gauean-edo.

Iturri

At 20:56 01/03/2009, you wrote:
Hasiera batian lerro hauek Lurreko Telebista Digitala eta Irungo kasuan gainean berba egitteko idatzi gura nittuen. Pentsatzen dot, gaur arte edo, Irunen Espainiako besteko telebista ikusiko dabela Frantziakuak, telebista eskaintza ziharo hirunazionala izango dala: Espainia eta Frantzia mordo bat, eta Euskal Herrixa apur bat (Euskal Herrixa esistitzen bada). Baina LTDarekin kontua aldatuko ei da, ez ei dabe gehixago Frantziako telebistarik jasoko, eta izango dabe mordua Espainiakua, eta Euskal Herrittik zeozer. Akabo Frantziako telebista, estatuko normalizazioa erabatekua izango da, telebista aldetik Irun ez da Iparralde edo Frantziatik gertu egongo, ziharo bereiztuta baino.

    Ez al da horrelaxe Itturri jauna?

Baina gero telebistana albo batera laga eta kontu jeneraletara pasatzia pentsatu dot, Irun oso herri interesantia dalako. Dagoen tokiangaittik normala izan beharko zan hor jende pila frantsesduna izatia, baina ezetzian nago, frantsesez dakien jendia Iruñean edo Hernanin baino gehixago izango dira, baina ez geografikoki dakaten gertutasunan araberakua. Zenbat izango dira benetan kapazak frantsesez berba egitteko Irunen, ehuneko bost? ehuneko bi? ehuneko bat? Larregi jakin barik, emoten desta Irundar gehixenentzako Pausuan, Zubixan, mundua, euren mundua, mundu espainola (dagoen bakarra), mundu baskoa, akabatu egitten dala. Hendaiara jun leike plaiara, baina kitto. Irundar gazteen artian zenbatek ikasiko dabe unibertsitate frantsesetan? eta ez dakate urrinago.

Mugak, mugak... batek be buruan dakaguz, ezagutzen doguzan hizkuntzetan, antolatu doskuezan hartuemon sozialetan. Estatuen mende eta mendeetako antolakuntzan ondorioz marra batek, zentimetro batzuk munduak bereizten dittu.

    Hi Itturri, hik zelan ikusten dok kontu hau?

    Trebi.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to