Bai, Bertoko, rugbya ikusteko ere. Baina kirol
honek ez du txirrindularitzaren tiroia gure artean.
At 22:03 02/03/2009, you wrote:
eta rugbya ikusteko?
Bertoko
----- Original Message ----- From: "Mikel Iturria" <[email protected]>
To: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]>
Sent: Monday, March 02, 2009 9:23 PM
Subject: Re: [eibar] Irun
Gabon:
Laburbilduz, Trebi, arrazoi daukak: Irungo jende
gehiena Espainian bizi da eta Hendaiako aieka
hura Frantziakoa dela pentsatzen dute.
Eta frantses hizkuntzaren ezagutzari dagokionez
ere, antzeko-parezido. Irunen jendeak Gipuzkoan
baino gehiago menperatzen du hizkuntz hori,
baina ez da esageratua diferentzia.
Garai batean haurrak beste aldera bidaltzen
zituzten eskolara. Orain ere badago jendea hori
egiten duena, baina esango nuke kopuru hori asko jaitsi dela.
Telebistari dagokionez, guk inoiz ez dugu etxean
frantses katerik izan, baina uste dut hori ez
zela oso arrunta. Lagunek-eta frantses kateak
ikusten zituzten. "Hemengo" kateetan Tourra eta
beste txirrindularitza froga garrantzitsuak
ikusten ez zirenean, lehengusu batzuren etxera
joaten nintzen ni uztailean Tourra ikustera.
Julián Gorospe, Pedro Delgado, Ángel Arroyo....
1980. hamarkadaren hasieran Jose Miguel
Echavarrik Reynolds-a Tourra korritzera eraman zuenean.
Enpin...
At 20:56 01/03/2009, you wrote:
Hasiera batian lerro hauek Lurreko
Telebista Digitala eta Irungo kasuan gainean
berba egitteko idatzi gura
nittuen. Pentsatzen dot, gaur arte edo,
Irunen Espainiako besteko telebista ikusiko
dabela Frantziakuak, telebista eskaintza
ziharo hirunazionala izango dala: Espainia eta
Frantzia mordo bat, eta Euskal Herrixa apur
bat (Euskal Herrixa esistitzen bada). Baina
LTDarekin kontua aldatuko ei da, ez ei dabe
gehixago Frantziako telebistarik jasoko, eta
izango dabe mordua Espainiakua, eta Euskal
Herrittik zeozer. Akabo Frantziako telebista,
estatuko normalizazioa erabatekua izango da,
telebista aldetik Irun ez da Iparralde edo
Frantziatik gertu egongo, ziharo bereiztuta baino.
Ez al da horrelaxe Itturri jauna?
Baina gero telebistana albo batera laga eta
kontu jeneraletara pasatzia pentsatu dot, Irun
oso herri interesantia dalako. Dagoen
tokiangaittik normala izan beharko zan hor
jende pila frantsesduna izatia, baina ezetzian
nago, frantsesez dakien jendia Iruñean edo
Hernanin baino gehixago izango dira, baina ez
geografikoki dakaten gertutasunan araberakua.
Zenbat izango dira benetan kapazak frantsesez
berba egitteko Irunen, ehuneko bost? ehuneko
bi? ehuneko bat? Larregi jakin barik, emoten
desta Irundar gehixenentzako Pausuan, Zubixan,
mundua, euren mundua, mundu espainola (dagoen
bakarra), mundu baskoa, akabatu egitten dala.
Hendaiara jun leike plaiara, baina kitto.
Irundar gazteen artian zenbatek ikasiko dabe
unibertsitate frantsesetan? eta ez dakate urrinago.
Mugak, mugak... batek be buruan dakaguz,
ezagutzen doguzan hizkuntzetan, antolatu
doskuezan hartuemon sozialetan. Estatuen mende
eta mendeetako antolakuntzan ondorioz marra
batek, zentimetro batzuk munduak bereizten dittu.
Hi Itturri, hik zelan ikusten dok kontu hau?
Trebi.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.