Inoiz ez dot armosatu. Zera, bai, txikitan, derrigortuta; eta oporretan, 
prisa barikan, 10etan edo, lasai asko, gero igual bazkari txatxar bat egitteko.

    Lehenengo, ez naiz gose, eta gose ezian ze zentzu daka jatiak? Eta, 
biharbada, egin ohi ez dotelako, baina armosau ezkero gana txarrez nago goiza 
osuan.

    Esan ohi da "eguneko otordu inportanteena dala". Ba ez nator bat. Nik ez 
dot armosatzen, baina gosaltzen dabenak be, ze hartzen dabe? kafesne bat? Nire 
ustez gorputza adittua da eta badaki noz komeni jakun jatia, eta ez badiñosku 
da ez dogulako bihar. Guztien gorputzak oker dagoz??

    Nutrizio ikerketak herrialde garatuetan egitten dira, batez be Estatu 
Batuetan, Britainia Handian, Alemanian... Han bai izan leike inportantia 
izatia, baina a) eguzkian arabera hemen baino beranduago jaikitzen dira, ordu 
bat (Britainia Handia) edo bi (Alemania), eta horrelaxe errezago, eta b) handik 
ibilitakuak badakigu eberdixan gauza arin bat egitten dabela, Irlandan esate 
baterako, batere konparaziñorik hemen egitten danakin.

    Nik gehixen sinisten detsat nire gorputzari auskalo zer egoeratan egitten 
diran ikerketei baino. Eta, sasoi batian mediak ziran erretzia txarra zala 
ziñuenak eta, batera, gehixen erretzen zebenak. Baietz gaur izan sendo armosatu 
behar dala gehixen diñuenak, baina bestiak beste, hau da, ixa ezer ez, 
armosatzen.

    Nik esana.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to