Klabe batzu:
- Erakunde publikuetatik bultzatzen dan eredu hori (armozua, otordurik
inportantiena) ez da liburuzaiñei aplikau leikixon estandarra, nekazari
edo metaleko bihargiñeri baiño.
- Seiretan esnatzen danak ez dau gauza haundirik jaten jaikitzia.
8.00etako baiña, txahal osua jango leuke ogibittartian.
O.
Garik:
Pentsatzen dut horrekin ez duzuela esan nahi goizean gosez jaikitzen garenon
gorputza ez dela intelijentea. Nik goizean ongi gosaltzen ez badut, ez naiz
ezertarako gai, indarrik gabe, dardarka ibiltzen naiz.
Gainera, onartuko didazue lojikak esaten duela ordu luzez ez badugu ezer
jan, gosez egoten garela, eta gosea dela gorputzaren abisu bat, janaria
behar duela esanez. Beste gauza bat da nola sentitzen zareten zuek.
Nik uste dut ohitura kontua dela gauza, eta umetan egindakoak baldintzatzen
duela bizitza guztirako. Ez ohitura aldatzea zaila delako, (borondatez
baietz aldatzea lortu!) baizik eta lan hori ez duelako inork hartzen.
Gaur egun aukeratu dezakegu goizean, eguerdian ala goizeko 4-etan bazkaldu
nahi dugun, baina garai batean ez zen hainbeste aukera egongo. Ziurrenez
prehistoriako gizakia tripa hutsarekin bizitzera ohituta egongo zen, ala?
Gari
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.