Pentsatzen dut horrekin ez duzuela esan nahi goizean gosez jaikitzen garenon
gorputza ez dela intelijentea. Nik goizean ongi gosaltzen ez badut, ez naiz
ezertarako gai, indarrik gabe, dardarka ibiltzen naiz.

Gainera, onartuko didazue lojikak esaten duela ordu luzez ez badugu ezer
jan, gosez egoten garela, eta gosea dela gorputzaren abisu bat, janaria
behar duela esanez. Beste gauza bat da nola sentitzen zareten zuek.

Nik uste dut ohitura kontua dela gauza, eta umetan egindakoak baldintzatzen
duela bizitza guztirako. Ez ohitura aldatzea zaila delako, (borondatez
baietz aldatzea lortu!)  baizik eta lan hori ez duelako inork hartzen.

Gaur egun aukeratu dezakegu goizean, eguerdian ala goizeko 4-etan bazkaldu
nahi dugun, baina garai batean ez zen hainbeste aukera egongo. Ziurrenez
prehistoriako gizakia tripa hutsarekin bizitzera ohituta egongo zen, ala?

Gari

2009/3/26 Andoni Azkarate <[email protected]>

> Nere amak eta aitak behin ta berriz esaten deste berdiña baina nik
> kasorik bez. Goizian neri bez ez jata ezebe sartzen. Obligaziñoz
> kafetesne bat eta gaileta bat o bi jaten ditxut, gehixen bat kafeinak
> nere burua esnatzeko.
>
> Enai nutrologua, baina gorputzak baditxu reserbak, kasu batzutan
> hilabetiak irauteko aina, eta ezebez jan ezkero handik hartuko ditxu
> biharrezko jakonak. Gorputza oso argixa da, miloi urte askotako
> eboluziñuan ondorixo gara.
>
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to