Eguerdixan oso gitxi jatia ondo dao eguna bitan ez banatzeko, jarraian lan eitteko eta lehenao urtetzeko biharretik Laneguna erdixan etetia bazkaltzeko (35minututik gora hartuta) tontokerixa bat iruditzen jata. Hori bai, gero esaten dabe sistia oso ona dala (neretako ez).

Gosaldu behar da jaikitzian(dutxa ta gero) kafe, te edo holakoren batekin. Gero berriz gosaldu hamar hamaikak aldian. Gero bazkaldu, gero meriendia eta goiz afaldu. Hori da nere ideala.

Ander Arroita
Gora Iruñako liburuzañak!!!


Imanol Trebiño(e)k dio:
Inoiz ez dot armosatu. Zera, bai, txikitan, derrigortuta; eta oporretan, prisa barikan, 10etan edo, lasai asko, gero igual bazkari txatxar bat egitteko. Lehenengo, ez naiz gose, eta gose ezian ze zentzu daka jatiak? Eta, biharbada, egin ohi ez dotelako, baina armosau ezkero gana txarrez nago goiza osuan. Esan ohi da "eguneko otordu inportanteena dala". Ba ez nator bat. Nik ez dot armosatzen, baina gosaltzen dabenak be, ze hartzen dabe? kafesne bat? Nire ustez gorputza adittua da eta badaki noz komeni jakun jatia, eta ez badiñosku da ez dogulako bihar. Guztien gorputzak oker dagoz?? Nutrizio ikerketak herrialde garatuetan egitten dira, batez be Estatu Batuetan, Britainia Handian, Alemanian... Han bai izan leike inportantia izatia, baina a) eguzkian arabera hemen baino beranduago jaikitzen dira, ordu bat (Britainia Handia) edo bi (Alemania), eta horrelaxe errezago, eta b) handik ibilitakuak badakigu eberdixan gauza arin bat egitten dabela, Irlandan esate baterako, batere konparaziñorik hemen egitten danakin. Nik gehixen sinisten detsat nire gorputzari auskalo zer egoeratan egitten diran ikerketei baino. Eta, sasoi batian mediak ziran erretzia txarra zala ziñuenak eta, batera, gehixen erretzen zebenak. Baietz gaur izan sendo armosatu behar dala gehixen diñuenak, baina bestiak beste, hau da, ixa ezer ez, armosatzen. Nik esana.


__________ Información de NOD32, revisión 3956 (20090323) __________

Este mensaje ha sido analizado con NOD32 antivirus system
http://www.nod32.com
------------------------------------------------------------------------

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

__________ Información de NOD32, revisión 3956 (20090323) __________

Este mensaje ha sido analizado con  NOD32 antivirus system
http://www.nod32.com

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to