eta, denok komentu berean bizi ez garenez, zergatik ez onartu, besterik
gabe, diferenteak garela, nork bere gustu, gorputzaldi eta ohiturak
ditugunak? Hortik aurrera, bakoitzak egin ditzala otorduak nahi eta
gura dituen moduan.
gero, elkarrekin afaltzeko elkartzen garenean, ez gara horren mixkinak
ere: apetitu ederrez jan ohi ditugu mahaira ateratakoak.
hurrengoaz ere pentsatzen hasi beharko :-)
x.
El 26/03/2009, a las 9:44, Gari Araolaza escribió:
Pentsatzen dut horrekin ez duzuela esan nahi goizean gosez jaikitzen
garenon gorputza ez dela intelijentea. Nik goizean ongi gosaltzen ez
badut, ez naiz ezertarako gai, indarrik gabe, dardarka ibiltzen naiz.
Gainera, onartuko didazue lojikak esaten duela ordu luzez ez badugu
ezer jan, gosez egoten garela, eta gosea dela gorputzaren abisu bat,
janaria behar duela esanez. Beste gauza bat da nola sentitzen zareten
zuek.
Nik uste dut ohitura kontua dela gauza, eta umetan egindakoak
baldintzatzen duela bizitza guztirako. Ez ohitura aldatzea zaila
delako, (borondatez baietz aldatzea lortu!) baizik eta lan hori ez
duelako inork hartzen.
Gaur egun aukeratu dezakegu goizean, eguerdian ala goizeko 4-etan
bazkaldu nahi dugun, baina garai batean ez zen hainbeste aukera
egongo. Ziurrenez prehistoriako gizakia tripa hutsarekin bizitzera
ohituta egongo zen, ala?
Gari
2009/3/26 Andoni Azkarate <[email protected]>
kasorik bez. Goizian neri bez ez jata ezebe sartzen. Obligaziñoz
kafetesne bat eta gaileta bat o bi jaten ditxut, gehixen bat kafeinak
nere burua esnatzeko.
Enai nutrologua, baina gorputzak baditxu reserbak, kasu batzutan
hilabetiak irauteko aina, eta ezebez jan ezkero handik hartuko ditxu
biharrezko jakonak. Gorputza oso argixa da, miloi urte askotako
eboluziñuan ondorixo gara.
<ATT287775.txt>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.