Denbora dexente daroiat Arrateko kurutzian inguruko kontuak aztertzen, Eibarko Udaletxiandako miradore batzuk egokitzeko lantxo bat dala ta.

Zerrenda honetan be oin dala hilabete batzuk galdetu neban kurutzian gañian eta Oier Araolazak gomendatutako San Martinen "Antziñako Eibar" liburutik pista on batzuk atara nittuan. Archivo Diocesanuan be konsultia egin neban baina ez dago daturik. Oin San Andresen edo Arraten bertan zeoze azalduko ete dan zain nago, izan be, kurutzian inguruko ezpel lorategixak eta mailek, geometria oso konkretu eta zaindu jakin bat gordetzen dute (norabide solstizialak, modulo sakratua, eraztunak, mailak...). 1941ekuak dira eta ez genduan espero holako geometria zaindurik aurkitzia. 1652tik behintzat badakigu kurutzia bertan dauala ,1839xan obra egin zala eta lehen hiru maila euazela be bai.

Horrez gain, azterketa GEOBIOLOGIKUA eginda, beste ezaugarri batzuren artian, ur korronte bat sartzen da iparraldetik zentrura eta lau ateratzen dira, pixkat gorabehera sarreretako pasilluetatik (iturri itsu edo dalako "fuente ciega" NATURALA). Trikuharri baten egitura energetiko posiblea da. Bestetik Arrateko ama, Arri arteko ama da, kondairaren arabera harri artian agertu jakon eta artzaiari. Seguraski, bertan trikuharri haundi bat egongo zan eta biharbada beste bat eleiza inguruan.

Espero dot egunen baten, kontu guztiak ondo azaltzeko denbora nahikua eta toki egokixa egongo dirala. Geometria marrazkixak, geobiologia azterketa, azalpen eta ipoiñ desberdiñekin (Mari sorginaren 7 aurpegixak, zazpi ahizpa ama birjiñ...). Aurrehistoriatik datorren kultura "paganua", eliz kulturarekin nolabait uztartu da.

Egixa esateko, irakurri berri dot Diario Vascon agertzen dana eta Delirio Vasco izena ondo irabazitta dakala irudittu jata, beste behin. Zelan leike hainbesteko desbideratzia nik zinegotzixeri azaldutakotik? Lotsagarrixa irudittu jata, izenburutik hasitta...baina tira, ixilik egon biharko dot. Atzo bertan euki neban Udaletxian bilera, ingurugiro komisiñoko zinegotzixak eta ni bakarrik geuazen eta filtraziñua oso txapuzerua izan dala uste dot, egixa ez diran kontuak tarteko. Gaizki ulertutakuak edo. Gitxienez, komisiñoko buru danak, Rementeriak, kakotx artian agertzen dittuanak nahiko zuzen dagoz. Baina esan doten moduan, ixilik egon biharko dot. Hobeto. Izan be, atzo bertan, gure zerrenda hau irakurtzen daben zinegotzi batek esan zestanez, askoz be atseginagoa naiz presentzian, idatziz zerrendan baiño :-) .

Beste alde batetik, oraindik lur mugimenduaren proiektua zehaztu bihar dot eta lan asko dago egiteko, prentsan txorradak azaldu aurretik. Neregaittik behintzat lanak aurreratuago eta zehaztuago egon arte ez dauka zentzu askorik prentsarenak. Eta eukitzekotan, ganoraz eta benetako informaziñua azalduta herrixari. Hola ez.

Lana oso delikatua da eta forma guztiak zaindu bihar dirala uste dot.

Ondo izan,

Asier Arregi


Gari Araolaza(e)k dio:
Zerrendakide Asier Arregik badauka zer kontatu, Arrateko gurutzean
egin duen aurkikuntzaren inguruan.

Nola leike eibar.org edo eibartarrak-en azaldu aurretik, Diario Vascon
azaltzea, Asier?

Benga, kontatu pixka bat.  ;-)


Gari

Una fuente prehistórica es localizada debajo de los terrenos de la
Cruz de Arrate
http://tr.im/k4TH
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to