2009/4/30 Asier Arregi <[email protected]>: > Denbora dexente daroiat Arrateko kurutzian inguruko kontuak aztertzen, > Eibarko Udaletxiandako miradore batzuk egokitzeko lantxo bat dala ta. > > Zerrenda honetan be oin dala hilabete batzuk galdetu neban kurutzian gañian > eta Oier Araolazak gomendatutako San Martinen "Antziñako Eibar" liburutik > pista on batzuk atara nittuan. Archivo Diocesanuan be konsultia egin neban > baina ez dago daturik. Oin San Andresen edo Arraten bertan zeoze azalduko > ete dan zain nago, izan be, kurutzian inguruko ezpel lorategixak eta mailek, > geometria oso konkretu eta zaindu jakin bat gordetzen dute (norabide > solstizialak, modulo sakratua, eraztunak, mailak...). 1941ekuak dira eta ez > genduan espero holako geometria zaindurik aurkitzia. 1652tik behintzat > badakigu kurutzia bertan dauala ,1839xan obra egin zala eta lehen hiru maila > euazela be bai. > > Horrez gain, azterketa GEOBIOLOGIKUA eginda, beste ezaugarri batzuren > artian, ur korronte bat sartzen da iparraldetik zentrura eta lau ateratzen > dira, pixkat gorabehera sarreretako pasilluetatik (iturri itsu edo dalako > "fuente ciega" NATURALA). Trikuharri baten egitura energetiko posiblea da. > Bestetik Arrateko ama, Arri arteko ama da, kondairaren arabera harri artian > agertu jakon eta artzaiari. Seguraski, bertan trikuharri haundi bat egongo > zan eta biharbada beste bat eleiza inguruan.
Ez dakit honekin zerikusirik dakan, baina iturrixa eta ura aipatu dozuenez hona hamen beste jakingarri bat. Aittak esaten dau, bera zinegotzi zala eta sikutiak egon ziranian, Arratera ura zelan eruan begiratzen ibili zirala. Itxuria, zahori (holan idazten da?) batek Olaben zelaiko beheko bueltako lekuren baten ura topau zeban eta brigadiak zulua ein eta iturrixa topau han. Gero, beheratxuago (Olaben zelaixa eta Hostalan artian) kasetatxo bat egin zeben (ur depositxua-edo) eta ur problemak konpondu ei zittuen. Mikel -- Mikel Larreategi http://eibar.org/blogak/erral _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
