Asier galderatxo batzu:

Bata Iturri itxu, zer esan nahi du?
Iturri hori naturala edo gizakiak egina da?
Oraindik ur korrente hori hortik pasatzen da?
Eskerrikasko

Ramon

Denbora dexente daroiat Arrateko kurutzian inguruko kontuak aztertzen, 
Eibarko Udaletxiandako miradore batzuk egokitzeko lantxo bat dala ta.

Zerrenda honetan be oin dala hilabete batzuk galdetu neban kurutzian 
gañian eta Oier Araolazak gomendatutako San Martinen "Antziñako Eibar" 
liburutik pista on batzuk atara nittuan. Archivo Diocesanuan be 
konsultia egin neban baina ez dago daturik. Oin San Andresen edo Arraten

bertan zeoze azalduko ete dan zain nago, izan be, kurutzian inguruko 
ezpel lorategixak eta mailek, geometria oso konkretu eta zaindu jakin 
bat gordetzen dute (norabide solstizialak, modulo sakratua, eraztunak, 
mailak...). 1941ekuak dira eta ez genduan espero holako geometria 
zaindurik aurkitzia. 1652tik behintzat badakigu kurutzia bertan dauala 
,1839xan obra egin zala eta lehen hiru maila euazela be bai.

Horrez gain, azterketa GEOBIOLOGIKUA eginda, beste ezaugarri batzuren 
artian, ur korronte bat sartzen da iparraldetik zentrura eta lau 
ateratzen dira, pixkat gorabehera sarreretako pasilluetatik (iturri itsu

edo dalako "fuente ciega" NATURALA). Trikuharri baten egitura energetiko

posiblea da. Bestetik Arrateko ama, Arri arteko ama da, kondairaren 
arabera harri artian agertu jakon eta artzaiari. Seguraski, bertan 
trikuharri haundi bat egongo zan eta biharbada beste bat eleiza
inguruan.

Espero dot egunen baten, kontu guztiak ondo azaltzeko denbora nahikua 
eta toki egokixa egongo dirala. Geometria marrazkixak, geobiologia 
azterketa, azalpen eta ipoiñ desberdiñekin (Mari sorginaren 7 
aurpegixak, zazpi ahizpa ama birjiñ...). Aurrehistoriatik datorren 
kultura "paganua", eliz kulturarekin nolabait uztartu da.

Egixa esateko, irakurri berri dot Diario Vascon agertzen dana eta 
Delirio Vasco izena ondo irabazitta dakala irudittu jata, beste behin. 
Zelan leike hainbesteko desbideratzia nik zinegotzixeri azaldutakotik? 
Lotsagarrixa irudittu jata, izenburutik hasitta...baina tira, ixilik 
egon biharko dot. Atzo bertan euki neban Udaletxian bilera, ingurugiro 
komisiñoko zinegotzixak eta ni bakarrik geuazen eta filtraziñua oso 
txapuzerua izan dala uste dot, egixa ez diran kontuak tarteko. Gaizki 
ulertutakuak edo. Gitxienez, komisiñoko buru danak, Rementeriak, kakotx 
artian agertzen dittuanak nahiko zuzen dagoz. Baina esan doten moduan, 
ixilik egon biharko dot. Hobeto. Izan be, atzo bertan, gure zerrenda hau

irakurtzen daben zinegotzi batek esan zestanez, askoz be atseginagoa 
naiz presentzian, idatziz zerrendan baiño :-)    .

Beste alde batetik, oraindik lur mugimenduaren proiektua zehaztu bihar 
dot eta lan asko dago egiteko, prentsan txorradak azaldu aurretik. 
Neregaittik behintzat lanak aurreratuago eta zehaztuago egon arte ez 
dauka zentzu askorik prentsarenak. Eta eukitzekotan, ganoraz eta 
benetako informaziñua azalduta herrixari. Hola ez.

Lana oso delikatua da eta forma guztiak zaindu bihar dirala uste dot.

Ondo izan,

Asier Arregi


Gari Araolaza(e)k dio:
> Zerrendakide Asier Arregik badauka zer kontatu, Arrateko gurutzean
> egin duen aurkikuntzaren inguruan.
>
> Nola leike eibar.org edo eibartarrak-en azaldu aurretik, Diario Vascon
> azaltzea, Asier?
>
> Benga, kontatu pixka bat.  ;-)
>
>
> Gari
>
> Una fuente prehistórica es localizada debajo de los terrenos de la
> Cruz de Arrate
> http://tr.im/k4TH
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
[email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>   

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
[email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

__________ Información de NOD32, revisión 4045 (20090430) __________

Este mensaje ha sido analizado con NOD32 antivirus system
http://www.nod32.com


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to