Aupa Ramon,

Arrateko kurutzekuari buruz, ziurtasunez esatia dakatena, zera da, ur korronte bat sartzen dala zentrura eta lau urtetzen dirala. Hau 5 erradiestesista ezberdinek baieztatu dogu, baitta bi failaren presentzia eta beste haundi bat inguruan ekialdetik. Hortik aurrerakueri buruz, momentuz ezin dotzut ziurtasunik emon. Aurrerago, Arratetarako adibidez, prestatu neikez planuak, azalpenak eta abar, eta gero gaupasa on bat egin Matrallakoko txosna inguruan.

Badakizue XVII. mende bukaerararte edo, gaupasak eta juergia Arrateko eleiza barruan egitten zirala?
Gero...umiak Arratetik zetozela... :-)    klaro...

Eta bai, antziñako gizakixek egindako eraikuntza eta geometriak lurraren metriarekin eta energiekin harreman zuzenian dagoz. Zaori teknikak asko trebatzen diranian ia ia sobran dagoz, gorputza bera da ta sentitzen dabena, aparatua, eta oso leikena da antziña, gaur egun batzuk egitten daben moduan, energiok ikustia.

Ander, zure ardura guztiz ulergarrixa. Eskerrik asko be, Oier.

Ondo izan,

Asier Arregi



Ramon Arizaga(e)k dio:
Mila esker Asier, ez dut pelma izan nahi, ia azken gakderak diren,
argitu eidak mesedez:
Arraten dagoena egitura magmatikoaren taldekoa da, edo ta lurrina betik
gora kondentsatzen den orietarikoa da, bai?, nola eremu bolkanikoan
dagoen ba...
Hik idatzitakoa ulertu badot, antzinako gizakiek bazuten zaori teknika
ez?, ze bestela nola zekiten lur azpikiko ur korrentek non zeuden?,
Arrate inguruan bi adibide ditugu.

Ramon

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to