Iturri itsua edo gazteleraz "fuente ciega", geometria sakratua,
megalitoak eta lurraren energien azterketan dabizenen artian erabiltzen
dan terminua da.
Fenomeno NATURALA da.
Zahori teknikekin neurtuta ur beta ezberdinak puntu batetatik urtetzen
dabenian erabiltzen da.
Lur azpian dagoen iturburu antzerako bat da, era askotakuak egon leikez.
Horietako batzuk lurrazpiko egitura magmatikoan oinarritzen dira, oso
behera doazen urak berriz gora doazelarik bapore forman...eta
kondentsatuz doazenean iturri itsu bat sortu leike. Beste batzutan,
filtrazioak dakezen putzuak izaten dira.
Formazio hauek, ur korronte arrunten gurutzatzeekin eta beste aldagai
geologiko edo energetikoekin batera, oso ohikuak dira megalituetan.
Olaburuko megalito zentruan adibidez, Kalamua ingurutik bertara ur zain
bat sartzen da eta hiru urtetzen dira kurutze forman.
Uste dot badakittela zeiñek markatu zittuan Arrateko sondeuak. Ezagutzen
dittut horretan dabizen batzuk...Horietako bati bere zahori lanian
laguntzen egon nitzan eta beste batzutan, bere laguntza eskatu be. Izan
be, ez naiz ura bilatzeko lanetara dedikatzen ustialeku ekologiko edo
erabilpen ekologikorako ez bada.
Ondo izan,
Asier
Ramon Arizaga(e)k dio:
Asier galderatxo batzu:
Bata Iturri itxu, zer esan nahi du?
Iturri hori naturala edo gizakiak egina da?
Oraindik ur korrente hori hortik pasatzen da?
Eskerrikasko
Ramon
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.