Mikelek dio: Ez dakit honekin zerikusirik dakan, baina iturrixa eta ura aipatu dozuenez hona hamen beste jakingarri bat.
Aittak esaten dau, bera zinegotzi zala eta sikutiak egon ziranian, Arratera ura zelan eruan begiratzen ibili zirala. Itxuria, zahori (holan idazten da?) batek Olaben zelaiko beheko bueltako lekuren baten ura topau zeban eta brigadiak zulua ein eta iturrixa topau han. Gero, beheratxuago (Olaben zelaixa eta Hostalan artian) kasetatxo bat egin zeben (ur depositxua-edo) eta ur problemak konpondu ei zittuen. Hor linea batean zenbait iturri badaude olabe eta garagoitxiko azpiko txabola inguruan dagoen iturririraƱo. Ez dakit gune freatiko berdinaren ixuriak diren edo lur aspiko ur korrenteren bat dagoen, baina Asierrek dinoen eran ipar aldetik daka Arratekoak ur korrente sarrera eta horiek ia mendebaldera daude denak Ramon _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
