Nire ustez oso garrantzitsua da Larreategik markatu duen diferentzia.
Errebal Center proiektuarekin ados egon edo ez, EAJk, EAk, PPk eta EBk
kritikatu egin zuten lursoruaren salmenta (orduan Aralar ez zegoen Udalean,
gerora honek ere kritikatu du). Salmenta hori gauzatu izan ez balute, orain
gauzak konpontzea askoz errazago lukete.

Errebal Center egin izan balute, EB-Aralar izan ezik, beste alderdi guztien
ardura izango litzateke legea bete ez izana. Baina orain gertatu
daitekeenaren ardura PSErena da esklusiban, hau izan baitzen lurra saldu
zuena, beste guztiek eskuak burura eraman zituztenean entzungor egiten. Ez
dut uste sobera legokeenik Arriolak reflexio publiko bat egingo balu honen
inguruan, bere esanetan merkatua egiteko zegoen "aukera bideragarri bakarra"
baitzen hori.

Dimisioak? Merezi ditugun agintariak ditugu. 2011an demostratuko da berriro.
Eta gainera, zertarako dimititu? Montatu duten kristoa beste bati uzteko?
Ez, lehenik eta behin, konpondu dezatela ahalik eta hoberen egin duten
fiaskoa. Eta gero herritarrok jakin beharko genuke baloratzen hor jarraitzea
merezi duten edo ez. Gustatu edo ez, agintari horiekin egin behar dugu lan
gauzak bide onera zuzentzeko.

Merkatu Plaza zaharra Ministerio de Regiones Devastadasek egin zuen.
Lehenengo dena bota, eta gero berreraiki lortutako Gobernutik. Agian antzeko
zerbait egingo du Arriolak hemendik ordainduta?
http://www.psoe.es/ambito/eibar/news/index.do?id=393809&action=View
josu.



Mikel Larreategi<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2009eko
iraren 11a 08:33):

> Ramon Arizaga<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2009eko
> iraren 11a 08:27):
> >
> >
> > Eta Ppkoa ere dimititu bestela galdetu MªAsuni
> >
> > La broma saldra a cada habitante censado en Eibar unos 650€
>
> 650 € + Zapaterori eman behar dizkiogun beste 800 €... Joer,
> Intereconomiakoek diotena sinisten hasi beharko naiz ;)
>
>
> Mikel
>
>
> --
> Mikel Larreategi
> http://eibar.org/blogak/erral/es
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to