Pentsatzen dot karikatura honetan gauzak falta dirala. Paletuak? Bai, zera!
Ni ya oso-oso txarto pentsatzen hasitta nago. mObida honen atzian zeozer
gehixago egon bihar da. Seguru. Herrixanak ziran lurrak, hutsan truke
emotia? Por la flai? Nik ez dot siñesten. Benetan
leire

Imanol Trebiño<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2009eko
iraren 12a 00:07):

>   Plazian kontua ezin izan dot segidu, Gasteiztik ezinezkua, baina emondako
> datuekin iruzur klasikoen datu guztiak agertzen dira.
>
>   Hórren berri emotian erabiltzen dan terminologia jarraituko dot autuaren
> KARIKATURA bat egiteko:
>
>   "Badoiaz Madrilgo jauntxo ondo jantzita batzuk, ez erozein tokitakuak,
> Madril inperioko kapitalekuak baino, probintzietako paleto batzuengana.
> Aldeanuak herri bateko agintarixak dira eta euren burua oso azkartzat jotzen
> dabe, eureri iruzur egittia ezinezkua dela deritze (geu danon legez).
> Jauntxo korbatadunak itzelezko pagotxa agintzen detse. Izugarrizko
> inbertsioa egingo dabe, kostu ekonomiko guztia eurek egingo dabe, paletuak
> -aiuntamentuak- bakarrik lurra ipini behar dabe, eta gainera merkatu horrek
> berez erreformarako gitxienez demaseko premia daka, hortara Madrilgo
> panoliak (euren ustez) egitten badabe, primeran! Inbertsore hórrek dirua
> etarako dabe, baino dexente handixagua izango da -halaxe uste dabe- herrixan
> irabazia, eta euren panparroikerixa hori lortu izatiagaittik.
>
>   Obra hori egittiak, eroizein obra moduan, eta horretan danak dira
> adittuak, problema batzuk izan leikez. Bat izan leike herrixan sasijakintsu
> batzuk agertzia esanez aurreko edifizioa historiko dala, mantentzia merezi
> dabela. Hórrek problemak besterik ez dabe sortzen. Horretan danok datoz bat,
> egixa da, mandaeuli batzuk dira, eta erabakitzen dabe inork konturatu orduko
> aurreko etxea botatzia, jota ziztu bizian, inolako erreakziñorik sortu baino
> lehenago. Behin botata dagoela problema bat gitxiago. Halaxe egiten dabe.
>
>   Aurrera doia auzia. Obrak hasi gura dittu inbertsoreak (iruzurgilleak)
> eta horretarako lurran jabegua behar dau. Nahiko diru sartuko dau kontu
> honetan eta bidezkua deritza terrenuak merke, prezio sinboliko batian
> eskuratzia. Aiuntamentukuok lojiko ikusten dabe, bai, orubia emongo detse
> eta señoritoak biharrak hasiko dittue.
>
>   Baina halako egun batean, soruak eskuratu eta gero, kapitalinuak atzera
> egitten dabe, "zera, krisia dala, sentitzen dogu, sasoi latzak dira,
> beharbada urte batzuk barru..." eta orduan paletuak aho zabalik gelditzen
> dira. Ez dabe ezer, etxe bat botata eta lurra ia musutruk erregalauta. Dana
> galdu dabe. Oin ahalegindu bihar dira kontu horretaz ahalik eta gitxien
> berba egin dein. Kalera urten eta "tira, dana konponduko da" esan. Badake
> gainera beste tresna bat: zergetako dirua urtero datorkixe, izango dabe
> aukera beste eraikin bat egitteko, eurek gura daben modokua, ondo gelkitzeko
> modokua. Azkenian dana konponduko da, tarteko kaltiak (besteak beste tokitik
> kaleratutako saltzaile eta baserritarrak, ez paletoak), tarteko kaltiak...
> ahaztuko dira."
>
>   Eta hala ez bazan... edo bazan?  Eskerrak karikatura bat dala.
>
>   i
>
>
>
>
>
>
> ----- Original Message ----- From: "normanduval" <[email protected]
> >
> To: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]>
> Sent: Friday, September 11, 2009 3:27 PM
> Subject: Re: [eibar] Errebal bluf
>
>
>
> Bueno, izen abizenak ipintzen hasiko gara ala? Ez dakit, niretzako ez dute
> ezberdintasun handirik alderdi gehienek asunto honetan. Noski batzuek
> jarrera batzuk azaldu dituzte, kontra batzuk gainera, eta eskertzekoa da.
> Beste batzuek ezin izan dute askorik izan, alderdi politiko gisa baztertuak
> izan direlako, eta besteen jarrera bitan banatzen da: Proiektu espekulatibo
> horren alde egin dutenak eta deus esan ez duten horiek. Bueno, ba neretako
> ez dau desberdintasun handirik gauza bat eta bestian artian. Ñabarsdurak
> bai, baña ezberdintasunak?
>
> Uste dot askoz sakonaua dala, ta herri honetan dimisiñuak eskatzen hasiko
> bagina, gehixenok eukiko gendun zer esana, izan da be, kontua -neretako- ez
> da errebal, edo Txonta, Madrileko enpresa edo ez. Kontua da herri honetan
> herritarron behar eta nahixei bizkarra emonda egiten dirala politikak,
> urbanistikuak, kulturalak, sozialak... Ta horreri ez jako aurre ein nahi,
> kuestiño horreri. Ze Errebaleko proiektuak hartu daben bueltia azken
> astiotan, hori ez dator planteamendu politiko batetik, ziur aski
> krisialdixak edo auskalo zerk eragindako planteamendu aldaketa bat da
> gehixau. Jada ez jake rentagarrixa izango, ta kitto.
>
> Baña eskatzen hasitta, nik bebai dimisiñuak eskatuko dittut. Udal
> korporaziño osua disolbatu dadila, ta arren, ez dadila berriz sortu.
> Herritarrok adin nagusitzeko garaixa be badakau ta gauzak gure esku
> hartzeko. Azken mezuetan ikusi dotenagattik eskatzia zan kontua, beraz, nik
> hori eskatzen dot. Olentzerok entzungo al nau!
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to