Bueno, izen abizenak ipintzen hasiko gara ala? Ez dakit, niretzako ez dute ezberdintasun handirik alderdi gehienek asunto honetan. Noski batzuek jarrera batzuk azaldu dituzte, kontra batzuk gainera, eta eskertzekoa da. Beste batzuek ezin izan dute askorik izan, alderdi politiko gisa baztertuak izan direlako, eta besteen jarrera bitan banatzen da: Proiektu espekulatibo horren alde egin dutenak eta deus esan ez duten horiek. Bueno, ba neretako ez dau desberdintasun handirik gauza bat eta bestian artian. Ñabarsdurak bai, baña ezberdintasunak?
Uste dot askoz sakonaua dala, ta herri honetan dimisiñuak eskatzen hasiko bagina, gehixenok eukiko gendun zer esana, izan da be, kontua -neretako- ez da errebal, edo Txonta, Madrileko enpresa edo ez. Kontua da herri honetan herritarron behar eta nahixei bizkarra emonda egiten dirala politikak, urbanistikuak, kulturalak, sozialak... Ta horreri ez jako aurre ein nahi, kuestiño horreri. Ze Errebaleko proiektuak hartu daben bueltia azken astiotan, hori ez dator planteamendu politiko batetik, ziur aski krisialdixak edo auskalo zerk eragindako planteamendu aldaketa bat da gehixau. Jada ez jake rentagarrixa izango, ta kitto. Baña eskatzen hasitta, nik bebai dimisiñuak eskatuko dittut. Udal korporaziño osua disolbatu dadila, ta arren, ez dadila berriz sortu. Herritarrok adin nagusitzeko garaixa be badakau ta gauzak gure esku hartzeko. Azken mezuetan ikusi dotenagattik eskatzia zan kontua, beraz, nik hori eskatzen dot. Olentzerok entzungo al nau! _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
