Plazian kontua ezin izan dot segidu, Gasteiztik ezinezkua, baina
emondako datuekin iruzur klasikoen datu guztiak agertzen dira.
Hórren berri emotian erabiltzen dan terminologia jarraituko dot autuaren
KARIKATURA bat egiteko:
"Badoiaz Madrilgo jauntxo ondo jantzita batzuk, ez erozein tokitakuak,
Madril inperioko kapitalekuak baino, probintzietako paleto batzuengana.
Aldeanuak herri bateko agintarixak dira eta euren burua oso azkartzat jotzen
dabe, eureri iruzur egittia ezinezkua dela deritze (geu danon legez).
Jauntxo korbatadunak itzelezko pagotxa agintzen detse. Izugarrizko
inbertsioa egingo dabe, kostu ekonomiko guztia eurek egingo dabe,
paletuak -aiuntamentuak- bakarrik lurra ipini behar dabe, eta gainera
merkatu horrek berez erreformarako gitxienez demaseko premia daka, hortara
Madrilgo panoliak (euren ustez) egitten badabe, primeran! Inbertsore hórrek
dirua etarako dabe, baino dexente handixagua izango da -halaxe uste dabe-
herrixan irabazia, eta euren panparroikerixa hori lortu izatiagaittik.
Obra hori egittiak, eroizein obra moduan, eta horretan danak dira
adittuak, problema batzuk izan leikez. Bat izan leike herrixan sasijakintsu
batzuk agertzia esanez aurreko edifizioa historiko dala, mantentzia merezi
dabela. Hórrek problemak besterik ez dabe sortzen. Horretan danok datoz bat,
egixa da, mandaeuli batzuk dira, eta erabakitzen dabe inork konturatu orduko
aurreko etxea botatzia, jota ziztu bizian, inolako erreakziñorik sortu baino
lehenago. Behin botata dagoela problema bat gitxiago. Halaxe egiten dabe.
Aurrera doia auzia. Obrak hasi gura dittu inbertsoreak (iruzurgilleak)
eta horretarako lurran jabegua behar dau. Nahiko diru sartuko dau kontu
honetan eta bidezkua deritza terrenuak merke, prezio sinboliko batian
eskuratzia. Aiuntamentukuok lojiko ikusten dabe, bai, orubia emongo detse
eta señoritoak biharrak hasiko dittue.
Baina halako egun batean, soruak eskuratu eta gero, kapitalinuak atzera
egitten dabe, "zera, krisia dala, sentitzen dogu, sasoi latzak dira,
beharbada urte batzuk barru..." eta orduan paletuak aho zabalik gelditzen
dira. Ez dabe ezer, etxe bat botata eta lurra ia musutruk erregalauta. Dana
galdu dabe. Oin ahalegindu bihar dira kontu horretaz ahalik eta gitxien
berba egin dein. Kalera urten eta "tira, dana konponduko da" esan. Badake
gainera beste tresna bat: zergetako dirua urtero datorkixe, izango dabe
aukera beste eraikin bat egitteko, eurek gura daben modokua, ondo gelkitzeko
modokua. Azkenian dana konponduko da, tarteko kaltiak (besteak beste tokitik
kaleratutako saltzaile eta baserritarrak, ez paletoak), tarteko kaltiak...
ahaztuko dira."
Eta hala ez bazan... edo bazan? Eskerrak karikatura bat dala.
i
----- Original Message -----
From: "normanduval" <[email protected]>
To: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]>
Sent: Friday, September 11, 2009 3:27 PM
Subject: Re: [eibar] Errebal bluf
Bueno, izen abizenak ipintzen hasiko gara ala? Ez dakit, niretzako ez dute
ezberdintasun handirik alderdi gehienek asunto honetan. Noski batzuek
jarrera batzuk azaldu dituzte, kontra batzuk gainera, eta eskertzekoa da.
Beste batzuek ezin izan dute askorik izan, alderdi politiko gisa baztertuak
izan direlako, eta besteen jarrera bitan banatzen da: Proiektu espekulatibo
horren alde egin dutenak eta deus esan ez duten horiek. Bueno, ba neretako
ez dau desberdintasun handirik gauza bat eta bestian artian. Ñabarsdurak
bai, baña ezberdintasunak?
Uste dot askoz sakonaua dala, ta herri honetan dimisiñuak eskatzen hasiko
bagina, gehixenok eukiko gendun zer esana, izan da be, kontua -neretako- ez
da errebal, edo Txonta, Madrileko enpresa edo ez. Kontua da herri honetan
herritarron behar eta nahixei bizkarra emonda egiten dirala politikak,
urbanistikuak, kulturalak, sozialak... Ta horreri ez jako aurre ein nahi,
kuestiño horreri. Ze Errebaleko proiektuak hartu daben bueltia azken
astiotan, hori ez dator planteamendu politiko batetik, ziur aski
krisialdixak edo auskalo zerk eragindako planteamendu aldaketa bat da
gehixau. Jada ez jake rentagarrixa izango, ta kitto.
Baña eskatzen hasitta, nik bebai dimisiñuak eskatuko dittut. Udal
korporaziño osua disolbatu dadila, ta arren, ez dadila berriz sortu.
Herritarrok adin nagusitzeko garaixa be badakau ta gauzak gure esku
hartzeko. Azken mezuetan ikusi dotenagattik eskatzia zan kontua, beraz, nik
hori eskatzen dot. Olentzerok entzungo al nau!
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.