Eta euren arduria nun geratzen da? Galdu dan denporia, dirua eta pazientzixia zelan pagau? Hoeri egin eta normal-normal jarraittu euren poltronetan? EZ. Ardura zibila biharko dabez pagau, zelan edo halan. Zelako jendillajia, benetan! lerie
Josu Mendicute<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2009eko iraren 11a 14:24): > Nire ustez oso garrantzitsua da Larreategik markatu duen diferentzia. > Errebal Center proiektuarekin ados egon edo ez, EAJk, EAk, PPk eta EBk > kritikatu egin zuten lursoruaren salmenta (orduan Aralar ez zegoen Udalean, > gerora honek ere kritikatu du). Salmenta hori gauzatu izan ez balute, orain > gauzak konpontzea askoz errazago lukete. > > Errebal Center egin izan balute, EB-Aralar izan ezik, beste alderdi guztien > ardura izango litzateke legea bete ez izana. Baina orain gertatu > daitekeenaren ardura PSErena da esklusiban, hau izan baitzen lurra saldu > zuena, beste guztiek eskuak burura eraman zituztenean entzungor egiten. Ez > dut uste sobera legokeenik Arriolak reflexio publiko bat egingo balu honen > inguruan, bere esanetan merkatua egiteko zegoen "aukera bideragarri bakarra" > baitzen hori. > > Dimisioak? Merezi ditugun agintariak ditugu. 2011an demostratuko da > berriro. Eta gainera, zertarako dimititu? Montatu duten kristoa beste bati > uzteko? Ez, lehenik eta behin, konpondu dezatela ahalik eta hoberen egin > duten fiaskoa. Eta gero herritarrok jakin beharko genuke baloratzen hor > jarraitzea merezi duten edo ez. Gustatu edo ez, agintari horiekin egin behar > dugu lan gauzak bide onera zuzentzeko. > > Merkatu Plaza zaharra Ministerio de Regiones Devastadasek egin zuen. > Lehenengo dena bota, eta gero berreraiki lortutako Gobernutik. Agian antzeko > zerbait egingo du Arriolak hemendik ordainduta? > http://www.psoe.es/ambito/eibar/news/index.do?id=393809&action=View > josu. > > > > > Mikel Larreategi<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2009eko > iraren 11a 08:33): > >> Ramon Arizaga<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2009eko >> iraren 11a 08:27): >> > >> > >> > Eta Ppkoa ere dimititu bestela galdetu MªAsuni >> > >> > La broma saldra a cada habitante censado en Eibar unos 650€ >> >> 650 € + Zapaterori eman behar dizkiogun beste 800 €... Joer, >> Intereconomiakoek diotena sinisten hasi beharko naiz ;) >> >> >> Mikel >> >> >> -- >> Mikel Larreategi >> http://eibar.org/blogak/erral/es >> _______________________________________________ >> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] >> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) >> >> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >> > > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
