Tristia da udalak daukan jokatzeko era hori (udal honek eta munduko erakunde
publiko gehienek), interes pribatuari bakarrik begiratzen eta ez
sorkuntzaren alde. Goizeko 7etan udaltzainak bidaltzearena... ezkutuan eta
azpikeriaz?

Bestalde, gaztetxeak antolatzen dituen tailer, ikastaro, kontzertu eta
abarrak galtzea sekulako galera da herrixarendako. Eta hori bertan egon ez
dan batek esaten dau. Geroz eta ikastaro, tailer eta abar gehixao herrixan,
orduan eta hobeto.

Gainera, udalak eraikin moduan bakarrik ikusten dau gaztetxia, eta ez dau
hori egin behar. Sortzen duten mugimendu dana mantentzen ahalegindu beharko
lirateke, nahiz eta ez izan beraien ideologiakoak. Eta beraien esku egon
beharko litzateke gaztetxekoekin hitz egitea, egoera azaltzea (zergatik bota
behar da, benetan beharrezkoa bada hori egitea) eta alternatibak planteatzea
(errealistak hori bai, ez esatea lokal txikitxo bat daukatela Ibur-errekan,
adibidez - hau nere asmakizuna).

Traketsak dira dure agintariak eta bide beretik jarraituko dugu denbora
askoan.

Besteek esandakoa, animoak gaztetxekoeri.

Mikel

2010/1/28 Jatsu Argarate <[email protected]>

> Egia esan ia 8 urtetan hitzaldiak, kontzertuak, antzerkiak, ikastaroak,
> pelikulak, jaixak, aurkezpenak etabar... egon dira, Eibarren kultura modu
> alternatiboan eta inolako diru laguntza publiko gabe aurrera etara dan
> proiektua izan da. Gaur bertan garagardoa nola egin ikasteko ikastaroa dago
> eta larunbatean kontzertua.
> Eta aste honetan gaztetxea botatzera zetozen konstruktorakuegaitxik enterau
> behar bota behar zebela. En fin.. horrela dira gure herriko agintarixak.
> Udaletxera joan ziranian atzo gaztetxea botatzera makinak agertu zirala
> esatera, erantzuna "ahhhh, ba juan ein biako zarie..."
> Oraindik gaztetxeari ez zaio ganoraz esplikatu zer egin behar den
> exaktamente gaztetxea dagoen lekuan.
> Gaur 6etan Urkizuko parkian elkarteratze informatiboa dago, eta 7etan
> garagardoa egiteko ikastaroa. Bixar 19:00etan manifa egongo da untzagatik.
>
> Informazioa gehiago: http://tallarra.squat.net/
>
> Ogi gogorrari, hagin zorrotzak
> Gora Tallarra!
> J.
>
>
>
>
>
>
> leire narbaiza arizmendi<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen
> (2010eko urtren 28a 12:01):
>
> Neuk be animua emon nahi detset Tallarrakueri. Egitaru zabala prestatzen
>> dabe, beti biharrian. Eta oin zer eta karretera batengaittik, kanpora!
>> Baiña zer nahi genduan, ba, porlan-hirixan?
>> Orbea frontoia be bota zeben. Piziñia egin dabe, dotoria, baiña frontoiak
>> emoten zittuan aukerak alkartzeko eta gauzak emoteko kendu zeben. Zenbat
>> gauza "popular" egin dira bertan? Gauztaiñerre afarixak, omenaldi afarixak,
>> sasoi baten gabon Zaharreko disfraz-danzaldixa, funeralak, bertso saiuak,
>> omenajiak,.....oin nun horren gauzok? Piziñan trajebañuan?
>> Gaztetxiak be holako gauza batzuetarako emoten dau aterpia, baiña.....
>> Zeharkako interesak be iklusten dittut nik!
>> Animo! eta informau, mesedez!
>> leire
>>
>> 2010/1/27, Josu Mendicute <[email protected]>:
>>
>>> Eibar.ORG albistegira eraman dut:
>>> http://eibar.org/albisteak/tallarra-gaztetxia-desalojo-arriskuan/
>>>
>>> josu.
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>> arrate gisasola<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen
>>> (2010eko urtren 27a 16:29):
>>>
>>>> tallarra gaztetxia bota nahi dabe!!!
>>>>
>>>>
>>>> http://www.euskalherria.info/?q=eu/node/11739
>>>>
>>>>
>>>> Nere partez gaztetxian bueltan dabizen daneri animuak eta besarkada
>>>> haundi bat!!!!!
>>>>
>>>> --
>>>> Arrate
>>>>
>>>> _______________________________________________
>>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>>> [email protected]
>>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>>
>>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>>
>>>
>>>
>>> _______________________________________________
>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>> [email protected]
>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>
>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
>
> --
> Jatsu Argarate
> www.codesyntax.com
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to