Gai honetan dirudienez zenbat gai nahasian edo batera daude alaber:

Okupazioaren leloa, zilegi den ala ez etabar.
Jabetzaren interesak, neuk ez dakit norena den, esandakoaren arabera
Udalarena dirudi (edo zen, saldu egin du).
Gazteak eta gazteen bide eta ekimen kreatibo eta jatorrak lantzeko laguntza
beharra, gure geroa baidira.
Gazte horien balizko "lotura politikoa" eta horren arabera udaleko
agintariek erabakia hartzeko joera, jubilatuena adibidea.


Nik guzti hauetatik hirugarrenari emoten diot garrantzia, ekimen eta
kreatibitateko gazteak landu behar ditugu gerora gizarteak balore horiek
izan ditzan. Honek ez du preziorik eta langundu beharreko ekintza litzateke
inondik inora. Oierrek adinaren arabera banatzeko arriskua ikusten du,
bainan ekimena eta kezkak dituenak edonorekin "nahasteko" gai izango da.

Ramon

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to