Animua baiño gehixago biharko dabe hango lagunak...
Hasiera-hasieratik jarraittu neban interes haundiz Asua Errekako
Tallarran mobimientua, nahiz eta oiñ diasporatik ezin doten. Oso plurala
eta autonomua begittandu jatan, hasieran behintzat, alderdi politikuen
esku luzietatik libre.
Gauza jakiñekua da okupaziñuak amaiera bat izaten dabena. Hain zuzen be,
erabilli bako ekipamentu bati erabilpen bat billatze jakonian. Honi iñok
ez detsa atxekirik ipiñiko, gaztetxeko jentetik hasitta gaiñera:
¿tallarreko jabiari lokal huts hori erabiltzeko premiñia etorri jakola?
Ba hartu eta erabilli deixala, beria da-ta.
Izan be, ez da okupatzen edozein lokal. Bakar-bakarrik abandonauta
dagona, urtietan eta urtietan hutsik, eta erabiltzeko asmo barik.
Okupatzailliak ondo ikertzen dabe hori iñora sartu aurretik, eurak
dirazelako arazorik ez sortzen interesauenak.
Baiña gauza oso diferentia da, nere ustez, okupatziakin batera jabieri
sartzen jaken ipurdiko hazkuria, bere jabetasunetik jentia bialdu ahal
izateko larrittasuna. Asmo horrekin sortutako ad hoc proiektuak ez:
hórrek etxataz onargarrixak iruditzen.
Goguan dakadazen desalojo bixak, hur-hurretik ezagutu nittuanak,
halakuak izan ziran: Valenciako Flora kaleko Casal Popularra eta
Iruñeako Euskal Jai Gaztetxia. Bixetan egin ziran proiektuen asmo
nagusixa gaztiak bialtzia izan zan, asmo politikua guztiz.
Asua Errekako tallarran kasua ez dot ezagutzen, eta nahiko neuke, gai
honetan ondo posizionau neiñ.
¡Luz y taquígrafos! ¿Zeiñek daka informaziño hori?
O.
Subject: Re: [eibar] TALLARRA GAZTETXIA BOTA NAHI DABE
Message-ID:
<[email protected]>
Content-Type: text/plain; charset="iso-8859-1"
Eibar.ORG albistegira eraman dut:
http://eibar.org/albisteak/tallarra-gaztetxia-desalojo-arriskuan/
josu.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.