Minimoa eta legeak dioena besterik ez badugu egin behar arrazoi daukazu.

Baina politikariak pixkat argiak eta zuhurrak balira (kudeatzaile onak
izateaz gain), istiluak ekidingo lituzkete pasa aurretik. Gaztetxekoekin
kontaktuan jarriko lirateke (jabearekin kontaktuan jartzeaz gain), eta denen
artean soluzio bat topatzen ahaleginduko lirateke. Eta arazo bat bilatu
ordez (ze horixe egiten ari dira), soluzio bat topatzen ahalegindu beharko
lirateke, gaztetxekoekin batera elkarlanean.

Berdin zait non, Eibarren, Mutrikun edota Seguran.

Mikel



2010/1/28 Mikel Larreategi <[email protected]>

> Mikel Lizarralde<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen
> (2010eko urtren 28a 15:57):
> > Tristia da udalak daukan jokatzeko era hori (udal honek eta munduko
> erakunde
> > publiko gehienek), interes pribatuari bakarrik begiratzen eta ez
> > sorkuntzaren alde. Goizeko 7etan udaltzainak bidaltzearena... ezkutuan
> eta
> > azpikeriaz?
> >
> > Bestalde, gaztetxeak antolatzen dituen tailer, ikastaro, kontzertu eta
> > abarrak galtzea sekulako galera da herrixarendako. Eta hori bertan egon
> ez
> > dan batek esaten dau. Geroz eta ikastaro, tailer eta abar gehixao
> herrixan,
> > orduan eta hobeto.
> >
> > Gainera, udalak eraikin moduan bakarrik ikusten dau gaztetxia, eta ez dau
> > hori egin behar. Sortzen duten mugimendu dana mantentzen ahalegindu
> beharko
> > lirateke, nahiz eta ez izan beraien ideologiakoak. Eta beraien esku egon
> > beharko litzateke gaztetxekoekin hitz egitea, egoera azaltzea (zergatik
> bota
> > behar da, benetan beharrezkoa bada hori egitea) eta alternatibak
> planteatzea
> > (errealistak hori bai, ez esatea lokal txikitxo bat daukatela
> Ibur-errekan,
> > adibidez - hau nere asmakizuna).
> >
> > Traketsak dira dure agintariak eta bide beretik jarraituko dugu denbora
> > askoan.
> >
>
> Nik deabruaren abokatuaren lana egingo dut eta zuek kritikatu, bale? ;)
>
> Gaztetxea dagoen eraikina okupatu egin zuten hutsik zegoelako. Arrazoi
> bategatik edo besteagatik eraikinaren jabeak ez du oztopo nabarmenik
> jarri, kalean behintzat ez da ezer entzun, egunkarietan edo eta kitton
> ez da aipatu eta ez da zaratarik egon beste toki batzuetan gertatu den
> bezala.
>
> Bariantearen irteeratik Asua Errekara errepidea egin behar zela
> aspalditik komentatzen zebiltzan eta errepide hori (dirudienez)
> gaztetxea dagoen eraikinaren ingurutik pasatu behar du eta horretarako
> eraikina bota egin behar dute hirigintza arauetan horrela dagoelako.
>
> Beraz Udalak, Hirigintza Arauei jarraiki, eraikinaren jabea
> informatuko zuen "eh, hori bota egin behar dut errepidea egiteko.
> Aurkeztu alegazioak nahi badituzu". Eta jabeak paso egingo zuen edo
> "le echarán la culpa al Ayuntamiento" pentsatuko zuen eta paso egin
> du.
>
> Beraz galdera: eraikinaren jabeak bazuen Udalaren asmoen berri? Udalak
> nor informatu behar du, jabea ala erakina okupatu duena?
>
>
> Mikel
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to