Ramon Arizaga<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2010eko otsren
01a 16:29):

>   ...mugikorrak umeendako kaltegarria izan lehikela onartua dago...
> ...argi dagoena mikrouhinen efektoak pilatzen edo metatzen   direla
> erradiazio eta horrelakoen antzera...
>

Onartua dago eta argi dago kultura popularrean, oso erraz zabaltzen direlako
jendearen artean fundamentu gabeko gauzak... Baina zientziak kontrakoa dio,
Elhuyar aldizkariak aurreko hilean uhin elektromagnetikoei dedikatutako
zenbakiko (http://www.zientzia.net/elhuyar.asp?alea=260) artikuluak irakurri
bestela: http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=14934,
http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=14935 eta
http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=14936.

Beste kontu bat da ikerketak eta abarrak berdin bazaizkigu eta esames,
sineskeria, beldur edo, Jokinek bere mezuan dioen bezala, intuizioetaz
gehiago fidatzen bagara. Baina ez al genituen erlijioak utzi?


 ...Telefonia mugikorren antenak ipintzeko ere gero eta arazo gehiago,
>  kotuz ba badazpada.
>

Hori jendearen beldurren ondorio da eta ez besterik. Eta hori ez da inoiz
ezeren froga izan, nik dakidala.

    Igor Leturia
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to