"Zientzia" hitza puta bat da, edo are okerrago, ez baita plazerra
emateko bere burua diru-truk saldu duen hitza, guztiz agerikoa ez den
erlijio batetako jainko funtzioa egiteko xedez erositakoa baino. Horri
zelan deitzen zaion ez dakit. Zientzia berez, metodo zientifikoan
oinarritutako errealitatea ulertzeko bidea da; inola ere ez Zientzia
direla esaten dutenek esaten dutena sinistea. Hori erlijiotik gertuago
dago, eta MOE, zientzia.net-eko artikuluetan agertzen den bermea, ez
daukat erakunde zientifikotzat. Repacholi eta telekomunikazio
multinazionalen "kazoak" agerikoak izan ziren, eta Tamiflu,
farmazeutiken pisua, eta abar eta abar.
Aupa Iban. Esnea ez nuke berotuko mikrouhin labe baten. Ez esnea eta ez
ezer, baina hori norberaren aukeren eremuan kokatzen dut eta hor ez nuke
sartu nahi. Dena dela, zergatiei buruz ere idatzi nezake, baina luze
samar joko luke orain aipatu nahi ditudanak kontuan izanik. Beste baterako.
(Hau idatzita nekala Norman eta Gariren artekua irakurri dot, eta
paraleloki gure Jokinek relijiñua aittatu dau...eta Garik planteatzen
daben "progresoa bai - progresoa ez" auzixa ez dago hónek uhinon
kaltegarritasunaren eztabaidan)
Ramonek dioen moduan, batzutan mikrouhin labeek barruan soilik bota
beharko lituzketen uhin asko kanpora galtzen dituzte (2450 MHz tako
frekuentziakoak). Batzutan balore oso altuak hartzen dira. Bestetan,
ikuspegi honetatik, labeak oso ondo eginak daude. Hau neurgailuekin
kuantifikatzen dut. Badago hau testatzeko beste modu "kasero" bat:
sakeleko telefonoa labean sartu eta bertara dei bat egin; jotzen badu,
MALO (3G koa bada mugikorra hobeto esperimenturako, UMTS teknologia,
3Gkoa, GSMak baino gertuago baitago aipatu frekuentziatik). Mugikorrak
barruan kobertura galtzen badu, labeak isolamentu ona du. Galtzen
dutenek, normalean ate eskinatatik egiten dute. Nahiz eta mikrouhinik
galdu ez, bere inguruan frekuentzia baxuko eremu elektromagnetiko
dexentea sortzen du, edozein modutan umeak gertu ez egoteko modukoa.
Mikrouhinen kaltegarritasuna dokumentaturik ez dagoena ere idatzi da
aurreko mezuetan. Esan behar, GEZURRA dela, eta galanta. Goebbels erara
zabaldutakoa. Zientifikoki, beraien eragina oso demostratua dago, eta
hau, babes maila legalen oso azpitik. EGIA dena da, maila legalak
seguruak direna dioten artikulu zientifiko ugari daudela (estudio baten
arabera %40a, eta %60 bestekoak). Eta egia da baita, hau diotenen
gehiengo zabalak izan duten finantziazio iturrietan multinazionalen
eskua aurkitzen dela ere (milaka zientzia artikulu kontutan hartutako
azterlan beraren arabera). Harrigarria gai berdinari buruzko zientzia
esperimentuek emaitza desberdinak izatea diru iturriaren arabera.
Argi dagoena zera da, multinazionalen interesak defendatzen dituzten
zientzialari "mikrouhizale" hauek ez dutela Nobel saririk jasoko, hauek
banatzen dituen Karolinska Institutuak ere bere aldetik ikerketa ugari
eginak baititu, kontrako hipotesia baieztatuz eta ikerketa bide asko
zabalduz. Gai honetan aditua den Karolinska institutuko medikua, Olle
Johansson, Bioinitiative ekimenaren partaide da gainera. Ikusi mesedez,
nortzuk diren besteak:
http://www.bioinitiative.org/participants/index.htm, gero begiratu
daitezke, ondorioak, laburpena edo esperimentu zientifiko guztiak, banan
banan.
Irakurtzekoa ere, Europar Batasunak sustaturiko REFLEX ikerketa, bere
lau urtetako ikerketaren ondorioak...eta gero gertatu zena.
Espainia mailan, ikerlari oso onak daude, Jose Luis Bardasano, Emilio
Mayayo, Gómez-Perreta, Manuel Portolés...Hauetako batzuk arazoak eta
mehatxuak jasan dituzte beraien ikerketa zientifikoengatik.
Beste datu bat, munduan ez dago aseguro-etxerik eremu elektromagnetiko
komertzialen kaltegarritasun eza babesten duen polizarik duenik. Hauek
bai ondo irakurtzen dituztela zientzia ikerketak.
Bestalde, dokumentatzeaz gain, egun daukadan ogibidean mikrouhinak
neurtzea sarritan tokatzen zait, efektuak jasaten dituzten pertsonak
ezagutzen ditudalarik. Zorionez, uhinak apantallatuz batzutan efektu
horiek murriztea eta osasun hobekuntza erradikalak ikustea ere tokatu
zait. Zoritxarrez, beste batzutan, borroka pertsonal latza egin beharra
dago gaixotasun gogorren bati aurre egiteko edo EHS gaitzari buelta emateko.
Kontu hauek ikusi egin behar dira, ikutu, frogatu. Metodo zientifikoa
erabiliz, noski. Hau ikusteko egiten ari garen esperimentua ez zait asko
gustatzen ordea, handiegia da eta tartean umeak daude...Kalterik egiten
ez dutela sinistuta bazaudete, froga bat egin dezakezue zuen kabuz eta
utzi alde batera eztabaida antzuak: hartu etxeko Wifi emisorea edo
telefono inalanbrikoa (base eta guzti) piztuta daudela ondo ziurtatuz
eta jarri ohe buruko mahaitxoan. Emisio oso bajua da, mugikorra baino
bajuagoa, wifi domestikoak 40 mW ingurutan egon daitezke
emisio-potentziaz...ea lo nola egiten duzuen eta urtebete pasata zelan
zaudeten...Hori bai, EZ EGITEA GOMENDATZEN DIZUET ez nuke nahi eta,
inolako erantzunkizunik, baina zientziaren hobebeharrez ondo legoke.
Beraz, esperimentatu ezkero, lehenago odol analisiak egin, tentsioa,
ilearen kolorea, azalaren egoera, bihotzaren egoera...bururatzen
zaizuena. Gero, denboran zehar lehenago neurtutakoak errepikatu eta
froga enpirikoak izango zenituzkete, kaltegarritasunaz edo
kaltegarritasun ezaz.
Lanean ikusitakoarekin eta irakurritako zientzia ikerketekin ez dut nere
buruarekin frogatua dagoena frogatzeko hain froga gogorrik egiteko
gogorik. Inguruan daukadanarekin eta lanean egokitzen zaidanarekin
nahikoa eta sobra froga.
Ondo izan,
eta zaindu mikrouhin dosia, batez ere gabekoa
Asier Arregi
02/02/2010 22:10(e)an, normanduval(e)k idatzi zuen:
Jope, ba begira, gauza bat esangotsuet.
Ni oraintxe bertan konturau naiz igual oso erligiotsua nazela. Bizitza osuan
pentsau dot ateo hutsa nintzala, baña benetan, ontxe uste dot ezetz. Benetan,
konturatu naz gauza asko sinisten dittudala inork frogatu barik. Ta horrek
igual zoriontsu eitten nau beste gauza askok baño gehixau. Nik egixa da
zientzilarixei sekulako konfidantza faltia dotset. Uste dot sarri lar merke
saltzen dirala. Harek zientifikoki forgatzen dabe ti-ta batean AHT-ak ez dabela
inpakto ekologikorik izango, edo gure amak konbenzitzen dittue umiei behixan
esnia lepo emotia primerakua dala, edo energia nuklearra erabat segurua dala,
transgenikuek munduko gosiakin amaittuko dabela inolako ondorixo barik... Aiba,
bapatian zientziaz hitz egiten geuazela politikiaz edo ekonomiaz ari gara.
Zelan leike hori posible?
Baña bai, onartzen dot, erabat irrazionala eta sasi-erligiotsua izan arren,
neri mikroondasek rollo eskasa emoten deste. Ta horregattik ez dakat. Batzutan
norberan ikuspegi batzuk, erligiosuak izanda be, zientziarekiko itsukerixia
baño askatzaileauak iruditzen jataz. Ojo, ez beti.
Jokin
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
--
Asier Arregi GEOBIOTEK tf. 615 736 332 [email protected]
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.