Mila esker Asier idatzitakoarengakik, banekien nik mikrouhinen eragina bainan ezin dokumentatu hik egin duan modura, mundu guztia alde zirudien eta ni hor nire tesiak nola defendatu ezinik, Oso garrantzizkoa aparatoen isolamendu magnetikoaren kalitatea, eta "fugak", Eskerrikasko baita ere jendeak arazoak dituela hasaltzeagatik, entzunda nuen bainan ez nintzen ausartzen idazten ze ezin nuen dokumentatu, entzuna dut baita ere zenbait kanpo magnetiko eta erradiazioen kalte pertsonalak eta hik aipatuta moduan erradiazioen Iturria ken eta arazoak desagertu, Era digitala heldu zaigu, entzuna dut aidea uhinez eztalita dagoela eta arazo teknikoak sortu baino lehenago aldaketa egin dela (interferentziak etabar), behar bada Asier hi jakinean egongo haiz, honekin zera esan nahi dot oraindik ez dakigula gure inguruko aidean mikrouhinen saturazioarekin sortu daitezken ondorioak, ohe ondoko hire frogaren antzerakorenbat behar bada...
Nik ez dut mikrouhinen aparaturik Ramon Aupa Iban. Esnea ez nuke berotuko mikrouhin labe baten. Ez esnea eta ez ezer, baina hori norberaren aukeren eremuan kokatzen dut eta hor ez nuke sartu nahi. Dena dela, zergatiei buruz ere idatzi nezake, baina luze samar joko luke orain aipatu nahi ditudanak kontuan izanik. Beste baterako. (Hau idatzita nekala Norman eta Gariren artekua irakurri dot, eta paraleloki gure Jokinek relijiñua aittatu dau...eta Garik planteatzen daben "progresoa bai - progresoa ez" auzixa ez dago hónek uhinon kaltegarritasunaren eztabaidan) Ramonek dioen moduan, batzutan mikrouhin labeek barruan soilik bota beharko lituzketen uhin asko kanpora galtzen dituzte (2450 MHz tako frekuentziakoak). Batzutan balore oso altuak hartzen dira. Bestetan, ikuspegi honetatik, labeak oso ondo eginak daude. Hau neurgailuekin kuantifikatzen dut. Badago hau testatzeko beste modu "kasero" bat: sakeleko telefonoa labean sartu eta bertara dei bat egin; jotzen badu, MALO (3G koa bada mugikorra hobeto esperimenturako, UMTS teknologia, 3Gkoa, GSMak baino gertuago baitago aipatu frekuentziatik). Mugikorrak barruan kobertura galtzen badu, labeak isolamentu ona du. Galtzen dutenek, normalean ate eskinatatik egiten dute. Nahiz eta mikrouhinik galdu ez, bere inguruan frekuentzia baxuko eremu elektromagnetiko dexentea sortzen du, edozein modutan umeak gertu ez egoteko modukoa. Mikrouhinen kaltegarritasuna dokumentaturik ez dagoena ere idatzi da aurreko mezuetan. Esan behar, GEZURRA dela, eta galanta. Goebbels erara zabaldutakoa. Zientifikoki, beraien eragina oso demostratua dago, eta hau, babes maila legalen oso azpitik. EGIA dena da, maila legalak seguruak direna dioten artikulu zientifiko ugari daudela (estudio baten arabera %40a, eta %60 bestekoak). Eta egia da baita, hau diotenen gehiengo zabalak izan duten finantziazio iturrietan multinazionalen eskua aurkitzen dela ere (milaka zientzia artikulu kontutan hartutako azterlan beraren arabera). Harrigarria gai berdinari buruzko zientzia esperimentuek emaitza desberdinak izatea diru iturriaren arabera. Argi dagoena zera da, multinazionalen interesak defendatzen dituzten zientzialari "mikrouhizale" hauek ez dutela Nobel saririk jasoko, hauek banatzen dituen Karolinska Institutuak ere bere aldetik ikerketa ugari eginak baititu, kontrako hipotesia baieztatuz eta ikerketa bide asko zabalduz. Gai honetan aditua den Karolinska institutuko medikua, Olle Johansson, Bioinitiative ekimenaren partaide da gainera. Ikusi mesedez, nortzuk diren besteak: http://www.bioinitiative.org/participants/index.htm, gero begiratu daitezke, ondorioak, laburpena edo esperimentu zientifiko guztiak, banan banan. Irakurtzekoa ere, Europar Batasunak sustaturiko REFLEX ikerketa, bere lau urtetako ikerketaren ondorioak...eta gero gertatu zena. Espainia mailan, ikerlari oso onak daude, Jose Luis Bardasano, Emilio Mayayo, Gómez-Perreta, Manuel Portolés...Hauetako batzuk arazoak eta mehatxuak jasan dituzte beraien ikerketa zientifikoengatik. Beste datu bat, munduan ez dago aseguro-etxerik eremu elektromagnetiko komertzialen kaltegarritasun eza babesten duen polizarik duenik. Hauek bai ondo irakurtzen dituztela zientzia ikerketak. Bestalde, dokumentatzeaz gain, egun daukadan ogibidean mikrouhinak neurtzea sarritan tokatzen zait, efektuak jasaten dituzten pertsonak ezagutzen ditudalarik. Zorionez, uhinak apantallatuz batzutan efektu horiek murriztea eta osasun hobekuntza erradikalak ikustea ere tokatu zait. Zoritxarrez, beste batzutan, borroka pertsonal latza egin beharra dago gaixotasun gogorren bati aurre egiteko edo EHS gaitzari buelta emateko. Kontu hauek ikusi egin behar dira, ikutu, frogatu. Metodo zientifikoa erabiliz, noski. Hau ikusteko egiten ari garen esperimentua ez zait asko gustatzen ordea, handiegia da eta tartean umeak daude...Kalterik egiten ez dutela sinistuta bazaudete, froga bat egin dezakezue zuen kabuz eta utzi alde batera eztabaida antzuak: hartu etxeko Wifi emisorea edo telefono inalanbrikoa (base eta guzti) piztuta daudela ondo ziurtatuz eta jarri ohe buruko mahaitxoan. Emisio oso bajua da, mugikorra baino bajuagoa, wifi domestikoak 40 mW ingurutan egon daitezke emisio-potentziaz...ea lo nola egiten duzuen eta urtebete pasata zelan zaudeten...Hori bai, EZ EGITEA GOMENDATZEN DIZUET ez nuke nahi eta, inolako erantzunkizunik, baina zientziaren hobebeharrez ondo legoke. Beraz, esperimentatu ezkero, lehenago odol analisiak egin, tentsioa, ilearen kolorea, azalaren egoera, bihotzaren egoera...bururatzen zaizuena. Gero, denboran zehar lehenago neurtutakoak errepikatu eta froga enpirikoak izango zenituzkete, kaltegarritasunaz edo kaltegarritasun ezaz. Lanean ikusitakoarekin eta irakurritako zientzia ikerketekin ez dut nere buruarekin frogatua dagoena frogatzeko hain froga gogorrik egiteko gogorik. Inguruan daukadanarekin eta lanean egokitzen zaidanarekin nahikoa eta sobra froga. Ondo izan, eta zaindu mikrouhin dosia, batez ere gabekoa Asier Arregi _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
